Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-07-14 -- 1862.zenb

«Gogorra da batzuetan, hunkigarria besteetan»

Pilar Iparragirre

Zein izan da lan hau euskaratzeko arrazoi nagusia?

Duela hamabi urte etorri zen Maria Dolors Salat i Torres Donostiara hitzaldi bat ematera, eta bere hitzen baitako sentimenduek guztiz astindu zituzten nire belarriak. Harrezkero, askotan izan gara elkarrekin, aski ongi ezagutzera iritsi arte. Idazle honek, Olga bezalako neska-mutil askoren historiak ezagutu ditu oso gertutik, eta baita beren gurasoek jasaten dituzten une gogor bezain txundigarriak ere. Eta Maria Dolors Salatek liburu hau idazterakoan, sufritzen ari diren gizon-emakumeak gogoan, beste batzuen sufrimendua ekiditea izan baldin bazuen helburu, nirea, berak arlo honetan duen ezagutza oinarri harturik, euskal gizarteari ekarpen xume hau egitea izan da. Beraz, liburu hau drogaren inguruko errealitate gordinaz jabetzeko eta arazoari aurre egin ahal izateko baliabide bat izatea nahiko nuke.
Nolakoa da «Olga»ren mamia?
Gogorra batzuetan, hunkigarria besteetan. Halakoa da drogaren atzaparretan eroritako neska baten nahia eta ezina, eta gurasoen sufrimendu jasangaitza islatzen dituen liburu hau. Gainera, «Olga»n agertzen dena ez da asmakizun bat, benetan gertatutako historia baten kontakizuna baizik.

Zeintzuk dira liburuko protagonistaren ezaugarriak?
Beno, protagonista Olga da, alabaina droga da Olgaren bizitzan protagonista nagusia. Horrek bultzatuko du sendatzeko bidea hartzera, hori medio ezagutuko du bere bizitzako azken egunak partekatuko dituen lagunmina, eta horrek eragotziko dio aurrerabideko proiektuak egitea. Bestalde, Olga beti izan da nahikoa independentea, baina ez du geroko ametsik egiten.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan