Bihotza
Alkorta
Bihotza makina bat dala ere esan da. Bi mugimenduko makina. Tik eta tak ari dana: bi-hotz. Beti martxan dabil. Gau eta egun, lo edo esnai gaudela, bihotza bere lanean ari da. (...) Neguan etxe guziko gelak berotzen dituen suak bezela egiten du bihotzak: gorputzaren atal guziei odol epela egokitu. Horrela urteak eta urteak igarotzen ditu: 5, 20, 90, 120 urte aspertu gabe, beti joera berdiņean. Alemanak egin nahiko lituzke horrelako makinak! Matusalem-enak ona erten zuen behintzat: hainbeste urtetan lanean eta ematen duenez behin ere aberiarik gabe! Eta ez dedilla makaldu. Behar bezela ez dabillenean kontu txarrak izaten ditugu (...) (1972-VII-16)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.