- Xavier Trias, CIUko bozeramaileak El Diario Vascon alderdien legeaz: «EAJ ez dago ados gure jarrerarekin, beste batzuetan alderantziz da eta guk errespetatzen ditugu».
- Enrique Lopez, Botere Judizialeko Kontseilu Nagusiko bozeramaileak Deian: «Garzonen erabakiak kritikagarriak dira, erabaki guztiak bezala, baina Aznarren aginduetara dagoela esatea gehiegizkoa iruditzen zait».
- Aralarreko kide Iosu Gulina, J.M. Aleman, Errapel Txokarro, Benito Gońi, Bitorio Lizarraga eta beste lau sinadurak ćEgunkariaĆn: «Kezkagarri eta gaitzestekoa da bereziki Batasunaren zuzendaritzak azken aste hauetan berrartu duen Aralarrenganako jarrera. Zilegi eta egiazko diren ezberdintasunen beharrezko eztabaidari ekin beharrean, deskalifikazio pertsonal, irain eta argudiorik gabeko baieztapenetan oinarritu du jarrera hori. Batasunaren krisiaren irtenbidea, ez datza etsaiak ez daukan lekuan aurkitzean, ezta egia osoaren jabe direla uste izatean ere, ezker abertzalearen ideia eta sentimenduen aniztasunari ateak zabaltzean baizik ».
Jaime Mayor Orejak gero eta sostengu handiagoak ei ditu PPren familia sozial zabalean. PPren inguruko komunikabide sareak bere aldeko hautua egin du Jose Maria Aznar ordezkatzeko lehian -El Mundo, COPE, ABC, Antena 3...- eta, batez ere, PPren kristau-demokratak bildu ei dira haren inguruan. Mayor Oreja eta Rodriguez Rato ei dira orain arte ondoen kokatutako hautagaiak, baina Aznarren izaera berezia kontuan hartuta, azken uneko erabakirik ere ez ei litzateke baztertu behar.
Francisco Letamendia "Ortzi"k Ciencia Política Alternativa liburua plazaratu berri du, eta bertan zientzia politiko alternatiboan arakatzen du, Euskal Herriko eta Ipar Irlandako gatazketan txertatuz. Katedrarako lanean oinarrituta dago eta, Edurne Uriarte irakaslearekin izandako auzi entzutetsua dela eta katedrarik ez duenez, liburua argitara ematea erabaki du.
Jakoba Errekondo
Intxaurrondoarena ez da, aspaldi honetan behintzat, oinarrizko langintza izan. Erromatarrek bere kroniketan ere gure elikadurako osagarri bezala aipatzen badute ere, ez da inoiz zorrotz landu den landarea izan. Bere zurak, aldiz, bai, garrantzi handia izan du eta zur hori belztua izan zitekeela ustel izan den arboletan izugarria! Hala ere, ematen duenean hartu eta bestela hor konpon izan da euskaldunon jarrera intxaurrondoarekiko.
Aurreko batean adar muturretako puja berriak arretu eta ihartzen ari ziren intxaurrondo batzuei buruz galdetu zidaten, bada, eta kalte hau zerk sortzen duenari buruz zerbait jakin nahian hor dantzatu naiz buru-belarriŕ Galdetu, irakurri etaŕ hona hemen topatu ditudan mutur ihartzaile diren gaitz eta izurriteen zerrenda: txankroa (Nectria galligena edo Phomopsis juglandica), dieback hiltzailea (Eutypa lata edo Melanconium juglandis), antraknosia (Gnomonia leptostyla edo Marssonina juglandis) eta zureko harra (Zeuzera pirina).
Beti bezala, zerbait jakin ahala gero eta ezjakinago naizela eta argitu beharreko zalantza gehiago ditudala jabetzen naiz
Jabier Agirre
Asmatikoek biriketako minbizia jasateko arrisku gehiago dute. Horixe dio, behintzat, Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Zentroak (CIRC izenekoak), Osasunaren Munduko Erakundeak minbiziarentzat Frantziako Lyon-en duen agentziak, Stockholmeko Institutu Karolinoak eta Uppsalako (Suediako) Unibertsitateak lankidetzan egindako ikerketak.
Lau erakunde eta zentro ospetsu horiek egindako ikerketan 92.986 pertsona hartu ziren kontuan, eta 30 urtean zehar (1965. urtean hasi eta 1994 bitartean) egindako ikasketa prospektiboari esker Suedian asma diagnostikoarekin ospitaleratuak izan ziren pertsonak aztertu ziren. Baina ez guztiak, ospitaletatik irten eta urtebetera oraindik ere bizirik irauten zuten eta une horretan inolako minbizi zeinurik ez zutenak bakarrik hautatu ziren, CIRCeko Paolo Boffeta doktoreak adierazi duenez.
Ikerketaren ondorio nagusia zera da: asmatikoetan biriketako minbizi bat "egiteko" probabilitatea handiagoa da biztanleria orokorrean baino. Horrela 713 minbizi erregistratu ziren, hau da batez bestekoa %58an gainditu zuen proportzioa. Baina, asmatikoen lasaitasunerako, "ez dakigu oraindik asma bera ote den arriskua gehitzen duena", Boffeta doktorearen hitzetan. Izan ere, beste aditu batzuek mekanismo komun edo bateratu baten posibilitatea aipatu dute, aldi berean asma eta minbizia eragingo lukeena. Suszeptibilitate faktoreak, edo baita kanpoko faktoreren bat ere aipatu dira (tabakoa esaterako). Ikerketa horien jarraipenak, paziente gazteengan, eta erretzaileengan batik bat egingo direnak, zalantza horiek argituko dituztela uste da
BATASUNAREKIKO SETIOA
Batasunaren aurka Baltasar Garzón epaileak agindutako diru bahiketak berriz astindu du panorama politikoa. Neurri gogorra da alderdi politiko baten bizitza aurrera eramateko, eta Estatuak Batasunarekiko pentsatuta dituen neurrietako bat besterik ez da seguruenik. Alderdi konstituzionalistek epaile izarraren erabakia txalotu dute, eta gainerako guztiek gogor kritikatu dute bere autoa. Kritikaren inguruko adostasunak, dena den, ez dirudi haratago joateko aukerarik zabalduko duenik. Batasunaren aurkako auto honek bide zabal bat irekitzen du, eta batek daki erantzukizun zibiletik erantzukizun penaletaraino tartea zenbaterainokoa den.
ESKUMENEN ZALAPARTA
EUSKO Legebiltzarreko Autogobernuaren Batzordeak Gernikako Estatutoa bete eta berau gainditzeko beharra azpimarratu du. Eskuratu gabeko eskumenak eman ezean, Jaurlaritzak bere kabuz eskuratuko dituen iragarpena egin du hirukoak, PP eta PSOEren kontrako jarrera gogorra piztuz. Bakegintza eta autogobernuaren zutabeak izan dira Ibarretxe lehendakariak bere agintaldiari ekiteko erabili dituen zutoin garrantzitsuenak. Ajuria Eneko bilerak eta Arkauteko Mahaia izan dira bakegintzaren eremuan egindako urratsetako batzuk. Autogobernuarenean, Legebiltzarreko Batzordea izan da tresnarik garrantzitsuena. Eskumenen aferak zenbat irauten duen ikusi beharko da eta kontsultarena testuinguru honetan guztian nola txertatzen den ere bai.
EAE-KO ESKUMENEN BALIZKO SUSPENTSIOAZ
ESPAINIAKO Konstituzioak edozein autonomi erdikidegoko eskumenak bertan behera uzteko ahalmena ematen dio Espainiako Gobernu zentralari, baldin eta horretarako arrazoi bereziak ikusten baditu. Gero eta gehiago ateratzen den gaia da, eta azken ika-mika Circulo de Enpresarios elkarteak bere bazkideei igorritako inkesta baten haritik etorri da. Bertan, enpresariei gobernu zentralak EAEko eskumenak bereganatzeari buruz galdetzen zen.
SANZ EZ DA KIKILDU
MIGUEL Sanz Nafarroako Gobernuko lehendakariak argi utzi du berehalakoan ekingo diotela euskararen inguruko beste dekretu bat lantzeari. 2000ko abenduaren 11n administrazioan euskararen erabilera arautzeko dekretua bertan behera utzi du Nafarroako Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Salak, forma kontuetan oinarrituta. Sanzek berehala erantzun du forma kontuok konponduko dituztela eta, gainera, helegitea aurkeztuko dutela Espainiako Auzitegi Gorenean, nahiz eta epaiak horretarako tarterik ez duen uzten. Epaiak, dena den, ez dio mamiari heldu eta pentsatzekoa da, mamiari buruzko eztabaida juridikoa hurrengoan gauzatu beharko dela, horretarako aukerarik ez da faltako eta. Forma eta mamiaren inguruko auzia bizi da berriz ere arazo honetan eta, komeni den arabera, gaur forma azalekoa da batzuentzat, eta hurrengoan egiteko modua edukia bezain garrantzitsua izango da.
ESKUIN MUTURRA
EUSKAL Herrian atentatuak egiteko prestatzen ari den eskuin muturreko taldearen berri eman du Kale Gorrian aldizkariak. Falange Alderdia eta egitura parapolizialen artean ari ei dira taldea prestatzen eta zereginotan ari diren pertsonei buruzko datu ugari ematen ditu bere azken zenbakian. Falangekoek erantzun diete jada, gezurretan ari direla esateaz gain, orain arte lasai ibili direnak aurrerantzean artega eta segurtasunik gabe biziko direla ohartarazi dute.
POLIZI INDARRA EDO PARAPOLIZIALA?
HILAREN 5a eta 6aren arteko gauean Polizia Nazionala Iruńeko Alde Zaharreko kaleetan aritu zen barraka politikoetako batzordekoak egiten ari ziren protestaldia bertan behera utziz. Uniformedun polizia taldeekin batera, 20-30 pertsonez osatutako beste talde bat aritu zen, kalez jantzita eta kaputxatuta, besteak beste eskuetan katez eta burdin barrez horniturik. Euskal Herrian aspaldi ikusi ez den irudia zen San Fermin jaietako bezperakoa. Gertaerak ez du ia oihartzunik izan komunikabideetan.