Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-07-14 -- 1862.zenb

ASMA ETA BIRIKETAKO MINBIZIA

Jabier Agirre

Asmatikoek biriketako minbizia jasateko arrisku gehiago dute. Horixe dio, behintzat, Minbiziaren Ikerketarako Nazioarteko Zentroak (CIRC izenekoak), Osasunaren Munduko Erakundeak minbiziarentzat Frantziako Lyon-en duen agentziak, Stockholmeko Institutu Karolinoak eta Uppsalako (Suediako) Unibertsitateak lankidetzan egindako ikerketak.

Lau erakunde eta zentro ospetsu horiek egindako ikerketan 92.986 pertsona hartu ziren kontuan, eta 30 urtean zehar (1965. urtean hasi eta 1994 bitartean) egindako ikasketa prospektiboari esker Suedian asma diagnostikoarekin ospitaleratuak izan ziren pertsonak aztertu ziren. Baina ez guztiak, ospitaletatik irten eta urtebetera oraindik ere bizirik irauten zuten eta une horretan inolako minbizi zeinurik ez zutenak bakarrik hautatu ziren, CIRCeko Paolo Boffeta doktoreak adierazi duenez.
Ikerketaren ondorio nagusia zera da: asmatikoetan biriketako minbizi bat "egiteko" probabilitatea handiagoa da biztanleria orokorrean baino. Horrela 713 minbizi erregistratu ziren, hau da batez bestekoa %58an gainditu zuen proportzioa. Baina, asmatikoen lasaitasunerako, "ez dakigu oraindik asma bera ote den arriskua gehitzen duena", Boffeta doktorearen hitzetan. Izan ere, beste aditu batzuek mekanismo komun edo bateratu baten posibilitatea aipatu dute, aldi berean asma eta minbizia eragingo lukeena. Suszeptibilitate faktoreak, edo baita kanpoko faktoreren bat ere aipatu dira (tabakoa esaterako). Ikerketa horien jarraipenak, paziente gazteengan, eta erretzaileengan batik bat egingo direnak, zalantza horiek argituko dituztela uste da

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan