Astekaria

 Artikuluak 

SAIATZEKO AUKERA

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1859. alea
2002-06-23
alde 0    kontra 0

Udaberriko pujaren hasierako indar hori apaldu eta ur aukera urritu eta beroa areagotzen denean landareen hazkundeak makalalditxo bat bizi du. Orain artean luzatutako puja berriaren etorkizuna erabat zeken daiteke puntta-berri gosea antsia bihurtua baitute zorriek. Simaurra edo beste ongarriren batetik nitrogeno gehiegi hartu duen lurrean landareek eman duten puja guriegi hazten da eta zorri, batez ere berde eta beltzen, bazka erraza da. Hona hemen zorri hauei aurre egiten saiatzeko hiru edabe:

Tipula bat eta bi baratxuri begi txiki-txiki egin, litro erdi bat uretan jarri eta zuku makinatik pasa. Iragazi eta lainoztagailua edo langargailua duen ontzi batekin busti ondo hostaila, gain eta azpi.

Eskukada bat zorri bildu eta akabatu, litro erdi bat uretan jarri, zuku-makinatik pasa, iragazi, beste litro bete ur gehitu eta langargailuarekin landarea, goi eta behe, ondo busti.

Hiru piper bizi-bizi eta hiru baratxuri begi zuku-makinatik pasa eta koilaratxo txiki erdi bat xaboi likido eta hiru katilukada urekin jarri. Hurrengo egunean iragazi eta langargailuaz landarea busti

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1858
 
azala1857

1859 zenbakia.
2002ko ekainaren 23a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza