Astekaria

 Albisteak 

Printza

Irudia


1859. alea
2002-06-23
alde 0    kontra 0

Anjel Lertxundik eta Joseba Sarrionandiak Alberdaniak plazaratu berri duen «Bost idazle Hasier Etxeberriarekin berbetan» liburuan adierazitakoak dira hauek:

A. LERTXUNDI: «Beste batek kontatzen dituen istorioak beste batek kontatzen dituen bezala kontatzea ez zait batere interesatzen. Norberak topatu behar du bere marka eta horretarako errazagoa da euskaraz, erdaraz baino. (...) Nazionalismoak euskara zaindu ordez euskara bere irabazkinetarako erabili egiten duenean sortzen dira problemak. Euskaraz bihotz gutxiago eta lan gehiago behar zuela esan zuen Mitxelenak, eta bat nator. (...) ćNirea da gaztelania ereĆ, esan zuen Mitxelenak. Hemen jaiotako hainbat intelektuali entzuteko nago ćnirea da euskara ereĆ esaten eta praktikan jartzen (...)».

J. SARRIONANDIA: «Gaur egungo literaturak ez du igual guztiz galdu antigoalean mitoak zuen ahalmen hura. Irrealitatea, errealitatea bera baino egia dentsoagoa balitz bezala irakurtzen da. Irakurlea egiaren bila abiatzen da irakurketan, eta kontatzen zaiona egia izan gabe ere ez da gezurra, zentzuaren bilaketa horretan dagoelako egia. (...) Erdara ere euskal hizkuntza da euskaldunek egiten dutenean. Enkartazioetan eta Erriberan espainieraz egin da beti, historia ezagunean behintzat, eta horko jendeak Ataungoak euskaraz egiteko dituen arrazoi berberak ditu espainieraz egiteko».

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1858
 
azala1857

1859 zenbakia.
2002ko ekainaren 23a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko JaurlaritzaGipuzkoako Foru Aldundia