Inbidia galantaz begiratu ohi diogu gauza ederrak sortzeko gai denari, baina beharbada oker gaude eta bereak eta bost jasateko etorri da pertsona hori mundura. Horrelako zer edo zer zioen 1972ko ekaina amaierako ZERUKO ARGIAren editorialak behintzat. Izenburu hauxe zeukan: "ARTISTA: Gizon enparagarria", eta itxura guzien arabera, berriki gertatutakoa zuen oinarri.
BATZUEK BESTEEI BIDALITAKO ESKUTITZA
HIL ETA GERO, SALDA BERO
DENENTZAT SOBERAN
Patu goibela, benetan, artistarena, Z. ARGIAko editorial hura burutu zuenaren ikuspegian bederen. Eta alfer-alferrik ibiliko zen itxaropenari leihoren bat ireki nahian, gainera! "Enparagarri eta bihurria, artisten lana, baita egoera jakin bat onartzen ez dutenentzat ere eta aldatzeko irrikaz lanean ari direnentzat. Berentartzat jotzen dute artista. Bizi dugun egoera aldatu nahi du onek ere. Beren burrukaren aldekotzat eta abeslaritzat artzen dute. Arriskugarria. Esku-keiņuka ari dan txori izugarri bihurtu nahi dute. Beren molde eta egitarauetan esitu nahiko dute. Artistak, bere ahotsa, galduko du. Bere ahotsa gordetzen badu, berriz, bakartitzat eta iheslaritzat joko dute. Negargarria artistaren izaera, enparagarria batzuentzat eta besteentzat".
Hala ere, izateko eskatzen zion artistari editorialgileak, beharrezkoa zela gogoratu, zeren negargarria bazen bere orduko izaera, are "negargarriagoa oraindik artistarik gabeko erriarena. Patxaran eta lasai biziko da, baiņa ez da sekulan mundu berrien leihotilara iritxiko. Baiņa azkenean aspertu, nazkatu eta okiturik il egingo da. Oraindik ez dana jartzen die artistak begien aurrean egoera ala dela diotenei. Orregatik isilarazten dute. Baiņa, ez dena, dena baiņo egiazago da. Geroak, oraiņak baiņo indar-eragille gehiago du. Negargarria artistaren izaera, baiņa are gehiago bere artistak aintzakotzat artzen ez dituan erriarena. Erriak beharrezko bait du bizitzeko artista enparagarri ori. Erriak uzten dioenean egin dezake artistak bere lana"
Iragarkia, 1972-VI-25
JATSUn, Baionatik 13 kilometrotara, baserri bat. Baditu: ur, elektrizidade, telefono, 4 gela, sukalde, garbitegi, komon, jangela, sala eta abar.
DONOSTIAn, bizitza bat hutsa: 7 gela, 2 garbitegi, komona eta 2 aszensore. Pē Ramon MĒ Lili, nē 8.
ZERUKO ARGIAn galda.
SALGAI:
LUHOSOAn, Baionatik 29 kilometrotara, etxe haundi bat (etxe xinplea, ez dotore hoietakoa).
BIARRITZen, etxe haundi dotore bat.
ZERUKO ARGIAn galda
Basarri, 1972-VI-25
Viet-Nam-go gerra azkenetan ote degu? Betiko asi zala zirudiena, bukatuko ote da oraingo ontan? Politiko argi begi-zorrotzek diotenez, ez da arrigarri izango onela gertatzea. Jaunak bakarrik daki Nixon-ek eta Rusiako agintariek zer asmo artu zituzten Mosku-ko izketaldietan. Komeni zaiena zabaldu dute, ta komeni zaiena ixildu ere bai. Goiko diplomazia dantza bizian ikusten da egun auetan. Rusiako lendakari (presidente) Podgorny, Hanoi-ra; Nixon lendakariaren esku eskubidea dan Kissinger, Pekin-era. Udazkenean botazioak dira Ipar-Amerikan lendakari berria autatzeko. Edo lengoak aurrera agintzen jarraitzeko. Dexkuidoan Viet-Nam-go gerra bukatzeko modua egiten badu ta soldadu amerikanoak etxeratzekoa, ezta errez izango botazio oietan Nixon menderatzen. Beste urte batzutarako bera geldituko da jaun da jabe. Presa duela dirudi Nixon-ek Indotxina-ko pakeak egiteko. Antzeman diteke zer motiborengatik; datozen botazioengatik, batipat, berez pakezale izango dala zalantzan jartzen ezpadegu ere
Arostegitar Jok, 1972-VI-25
Ez dabil bere onean gure On Kosme. Ez da txantxetakoa, izan ere, sendagilleak eman dion azken epaia: "Zure biotza pipiak jota dago; zure tentsioak aur koskor batena dirudi; pultsoa ia eziņ arrapatu, erdi illa, neurri batekoa ez. Leenik artu bear duzun neurri zorrotza au duzu: Sekula-santan ez duzu zigarro bat gehiago erreko". "Farias koskor bat ere ez, besterik ezean, Obispuaren egunean?". "Ezta Sakristauaren egunean ere; ez Farias bat eta ez kolilla mutur bat ere. Berealaxe oera joan bear duzu". "Ogeita lau ordutarako?". "Hogei eta lau egunerako gutienez. Alkoolik ez sekulan". "Wiski pitin bat ere ez, sendagille Jauna? Zaiņak zabaltzen dituela diote, bada, Wiski pitin batek". "Gaxoak bere buruari iruzur egiteko erabiltzen duan engaiņu bat da, Wiski zikiņ ori. Aldaparik ez duzu gehiago igoko". (...) On Kosme gizajoak, tipili-tapala, pulliki pulliki eskaillera maillak jaisten ditu. Tristuraz negar ere egingo luke. Saturrarandik Ondarruraiņo igerika joan etorria, iņun gelditu gabe, egiten zuana, oe zulora, alajaiņa (...)
![]() |
|
||||
1859 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa