2002-06-16 -- 1858.zenb
Ainhoa Oiartzabal / Lierni Arrieta
Gasteizetik 15 bat kilometrora dagoen urtegia, Uribarri-Ganboa, duela mende erdia eraiki zen eta urteen poderioz natur aberastasun handia pilatu du. Fauna eta flora oparoa da eta bertan bizi direnetaz gain makina bat hegazti negu gogorrean Europako iparraldetik Gasteiz inguruko zonalde «epel» honetara etortzen da. Hegaztien etxe kutuna izanik bi parke ornitologiko daude bertan, bata Garaion eta bestea Mendixurren. Enbarazu handirik egin gabe, prismatikoak hartu eta hegaldi ederrak eta murgiltze azkarrak beha ditzakegu. Ura da protagonista Uribarri-Ganboan eta gizakiaren erabilerarako egina denez, uraren kalitatea oso gertutik kontrolatzen dute. Horretarako uraren inguruak ere ondo zaindu behar dira eta horri eskerrak faunak eta florak babesleku bikaina dute. Urtegiko natur balioen etsairik handiena «domingeroa» omen da eta arrisku hori saihetsi nahian gizakiarentzako guneak prestatuta daude.
guztia irakurri© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa