Astekaria

 Artikuluak 

MIRUGAINAREN BUELTAN

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo


1858. alea
2002-06-16
alde 0    kontra 0

Aramaioko Oleta herri bitxitik abiatuta Olaeta erreka, Mirugain mendia, Albina urtegia, Mariseka lautadatxoa, Otxandio eta Aramaio arteko eskubide berezietako Limitadoa deituriko saila, Kondebaso... paraje ederrak ezagutzeko parada izan dut. Euskal Herriko bi isurialde atlantikoa eta mediterraneoa bereizten diren toki garaiok aberatsetan oparoak dira landarez. Garai bateko ikazkintzaren lekuko muarrotutako pagadi eta haritzaga zaurituak, Douglas izei mastagai haga ikusgarriak, ahabidi zabalak, orkideoen erakusketa, norteko edo haritz amerikanoen gaixotasunaren garapen osoa, mailukixa heldu berriek bizitutako alimaleko tentazioa, astigar bakanak eta kukupraka eta kuku-belarraren paisaia minimalista ubelek baino arrosazeoen familia emankorreko kideen iraun nahiak harrapatu ninduen. Ia galdua dugun hostazuria, basolizar pinpirina, makatza edo udare-makatza basatien puja indartsuak, elorri beltz hostaila bakanak, fruitu mermeladagai preziatuak emango dituzten arkakarats edo asta-arrosa dotoreen loreen usain fina, elorri zurien loraldi berantiarraà Ikara nabarmena zen ordea familian, su-gorrinak jotakoen arrastoak ugariak ziren nonahi. Zingiretako inoizko apo-orfeoi galantenaren requiema eta miru-buztanen itzalak ziren nagusi

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1857
 
azala1856

1858 zenbakia.
2002ko ekainaren 16a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza