Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza
  • Hasiera >
  • >
  • Bidegurutzeko hausnarketak

2002-06-16 -- 1858.zenb

Bidegurutzeko hausnarketak

Xabier Oleaga

Aurreko asteburu batean hiru elkarrizketa irakurri nituen egunkari desberdinetan, egoerarekiko adierazgarriak iruditu zitzaizkidanak. Batean, Josu Urrutikoetxeak mendiko etapa datorrela eta Ezker Abertzalea forma onean dagoela zioen. Bestean, Aralarrek datozen hauteskundeetan bere indarrak Batasunaren aurka neurtu nahi dituela iragartzen zuen Iñaki Aldekoak. Hirugarrenean, Mayor Orejak gauza asko zioen, besteak beste Ezker Abertzalea legez kanpo aspaldi jarri behar zutela, baina orain arte ez dela horretarako babes sozialik egon Espainian. Batek daki babes sozial horrekin zertara ausartuko liratekeen horiek, kontuan hartuta Euskal Herriko abertzalegoaren aurka edozertarako babes soziala dagoela gaur egun Espainian.

Baina hiru elkarrizketa aipatu ditut, «Gara»n bat, «Deia»n bestea eta «Correo Español» taldeko egunkarietan hirugarrena. Bidegurutzean, bide askoren gurutzean ordea, omen gaude denok berriro ere. Norbera ondorio horretara berez iritsi ez bada erraz hel zitekeen elkarrizketok, bakoitza eta hirurak, irakurrita.
ALDERDI politikoak, erakunde sindikalak, erakunde sozialak, erakunde sozial eraldatzaileak alegia, mantentze politika hutsa egiten ari dira ETAren suetena hautsi zenetik, 2001.eko maiatzaren 13ko espejismoa barne. Denak mantentze politikan, PP izan ezik.
Une honetan alderdiek abian jarritako mantentze politikarekin irabazten irteten den bakarra Aznarren alderdia da; bera eta inguru mediatikoa, ia oso-osorik bere aldekoa, Polancoren holdinga barne. Esaldi batean adierazteko, PP bere estrategia propioa gizentzen ari da eta beste inork, salbuespenik gabe, ez du gaitasunik adierazten ildo hori geldiarazteko, eta gutxiago hausteko.
Fragaren oinordekoen kasuan argi dago bai proiektua, proiektu soziala eta estatu proiektua, badirela. PSOEren kasuan, 1982ko hauteskundeak irabazi zuen ordurako proiektu sendoa zeukan bezala -garai hartan eskuinaren alderdiei falta zitzaizkien proiektuak- orduan estatua modernizatzeko kudeatzaile sendo, argi eta adoretsu agertzen zen bezala, gaur egun identitate arazo sakona du, ez du proiektu alternatiborik.
Euskal alderdi abertzaleei dagokienean, bi proiektu nagusi ikusten ditut. Soberanista da bat, bestea ez dakit hitz batean definitzen. Bat eta bestearen arteko mugak ezartzerako orduan ez dago irudi linealik. Soberanista ikusten dut ezker abertzalea, hala hartuta kasurako Batasuna, zein Aralar, zein AB, zein Zutik, zein Batzarre, zein gaur eguneko EAko osagai handi bat -agian gehiengoa?-. Soberanista ikusten ditut ELA, LAB eta hemengo gehiengo sindikala.
Gero, hitz batean definitu ezineko proiektu hori dago, autonomista ziurrenik baina beste proposamen batzuk onartzeko ere prest egon daitekeena, segun eta gauzak nola datozen. Hemen legoke EAJ, barne homogeneotasunik gabe, bertako soberanistak ere tartean.
MANTENTZE egoera hau hautsi dezakeen bakarra euskal soberanismoa dela iruditzen zait, berak daukala big bang soziala eta politikoa eragiteko adina energia. Horretarako, soberanismoak gaur egungo bere alderdien esparrua eta esparru soziala berregituratu behar ditu. Soberanista sozialdemokratetatik ezker muturrekoetarako tarte zabala biltzeko gaitasuna adierazi behar du euskal soberanismoak, aurrekaririk gabeko mugimendu batean, -Ezker Abertzalekoei HBren hasierako gomutak ekarriko badizkie ere- baina hauteskundeetan alderdi bozkatuena izateko anbizioarekin. Bitarteko egiturak (Batasuna, EA, AB... agian baita ere ELA eta LAB sindikalgintzan) trantsiziozkoak ikusten ditut, edota instrumentalak.
Soberanismoak, bestalde, gai izan behar du, hitz batean, definitu ezineko horrekin antagonista ez izateko, azken hamarkadetan ezker abertzalea eta nazionalismo historikoarekin gertatu ez bezala, eta elkarrekin zenbait ibilbide batera egiteko. Esate baterako, ETA konbentzi arazteko badagoela armena baino bide egokiagorik gaur egun euskal eskubide demokratikoen alde ekiteko, orain arte egon ez den konpromiso sendo baten bitartez. Konbentzimendu lan hori ere ibilbide bat da, ez pare bat eguneko eszenifikazio efektozalea, testimoniozalea. Baina, ziur naiz, ETA ez dela indiferentea izango prozesu horrekiko eta bere alde apustu estrategikoa egiteko gai izango dela

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan