Astekaria

 Albisteak 

Printza

Irudia


1857. alea
2002-06-09
alde 0    kontra 0

Lourdes Ońederrak Bilbo Zaharra Forumean eginiko adierazpen batzuk dira honakoak «Gara»tik jasoak:

« (...) Oso egoera absurdoan gaude. Ez badago nahiko irakurle, zein da euskaraz idazteko arrazoia? (...) Konturatzen zarenean idazteko hautatu duzun hizkuntza horren eznahikotasunaz, benetan sentitzen da absurdoa, haserre pixka bat, beldur pixka bat eta ćmerezi al duĆ galdera sortzen da. (...) Euskaraz irakurtzen dugun gehienok ez gara irakurle arruntak. Hau da, oheratzean irakurtzen duen jendea edo hamaka batean irakurtzen duen jendea falta zaigu. Beharbada hori gertatzen da gaztelaniaz irakurtzeko baino askoz gehiagotan behar dugulako hiztegia. Euskarak lana ematen du. Euskaraz egiten dugu ikasteko eta irakasteko, beti ez bada, askotan. (...)

Literaturak asko lagundu dio batua sendotzeari, baina sortzeko askatasuna behar da. (...) Ematen zaizkigu zerrendak, baina ez dizkigute irizpideak ematen. Ez gaituzte askatzen, beti ibili behar dugu kontsultatzen. Esango nuke Euskaltzaindia, beharbada, ama babesleegia dela eta guk ez diogula utzi nahi bularra hartzeari (...).

Beharbada euskara mordoilotu egin beharko genuke; beharbada euskarari zikintzen utzi behar diogu, nekea kentzeko, erabilera malgutzeko, jende gehiagok erabiltzeko gehiagotan, jende gehiagok irakurtzeko (...)».

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1856
 
azala1855

1857 zenbakia.
2002ko ekainaren 09a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza