Astopisten herria ei zen gurea 1972an. Eta zeuzkaten zirkulazio arazoei nolabaiteko konponbidea emate aldera, gaur egun hain ezaguna zaigun Bilbotik Behobiarainoko autobidea egitekotan ziren. Proiektu honek ez zuen protesta larriegirik sortu, ez behintzat Leitzarango autobia egiterakoan izan zirenaren parekorik. Arazoak arazo, oro har autobidea ondo hartua izan zela esatea legoke, batik bat gidarien aldetik. Izan ere, ordura arte, Bilbo eta Donostia oso urrun zeuden. Bost ordu luze pasa behar zituen trenean batetik besterako bidaia egin nahi zuenak. Eta errepidetik abiatuta, beste hainbeste ez dut esango, baina hortxe-hortxe, gehi bideko arriskuak. Beraz, ulertzekoa da Bilbo-Behobia autobidearen proiektuak jaso zuen gehiengoaren oniritzia, autobus, kamioi zein kotxe gidarien makina bat buruhauste eta ernegazioekin bukatuko zuelakoan. Baina maiz gertatu ohi den bezala, batzuentzat pozgarri izan zitekeenak hondamena ekarri zien beste batzuei.
BOTATZERA DOAZEN BASERRIAK
HANKAZ GORA ZIHOAZEN BASERRIAK
Baserritar kaltetuei, larri ibiltzeko arrazoirik ez zitzaien falta. Hona hemen, laburbildurik, Errialdek azaltzen zituenetatik batzuk: "Gehienbat etxe-bizitza ordaintzen zaie. Milloitik gora onenean. Lurrak eta lur-gaiņeko belar eta landareak askoz ere gutxiago. (...) Eta egokiera desberdiņean arrapatzen du baserritar bakoitza autopistak. Denetakoak aurkitu ditugu. Lurrik gehinak eta onenak kenduta, etxe-bizitza soilarekin bakarrik, batzuk. Etxe-bizitzarik gabe, baiņa lur gehienakin beste batzuk. Batzuk lehendik kalera begira, beste batzuk, berriz, kalera jeisteko adin txarrean. Ez daude kalera jeisteko berdin lehendik lantegiren batean lanean ari dan baserritarra eta irurogei urte arte baserrian jardun dena. Non sartu urte oiekin lanean? Bihotz-puska galtzea, biziaren erdia edo gehiago galtzea da. Biziaren erdia eta gehiago galdu behar du kalera jaisterakoan urtetan baserrian bizi izan dan zaharrak"
Azkenean elkar ikusi dute, aurpegiz aurpegi, Moskun, Kremlingo lan gelan. Munduko arazoak zituzten gaitzat. Berauk dira munduko bi indar handienen ordeko. Alde batetik, Richard Nixon, Estadu Batuetako lehendakaria, kapitalismo gorri eta askearen herrikoa, dolarren, firma handien eta kristau askoren herrikoa. Bestetik, Leonidas Bresnev, maixu zuhurra, izkutuko lege askoren jabea, Rusia sozialista eta burokraziazkokoa, alderdi komunistaren idazkari nagusia; URSS guztia industriatu eta inongo Jainkoarenganako sinesmena barreiatzen ari dan Alderdiaren ordekoa. Bata eta bestea, bi ekonomi-sistema zeharo ezberdinen ordezkari. Ezberdinak izan arren, antzerki-saio hontan ez ahal dugu ikusi anaia bizkiak direla? Batzutan etsai bezala jokatzen dute; hemendik aurrera, badirudi ongi konpontzera abiatu direla (...) (1972-VI-11)
Ezer ezagutu badegu Euskalerrian, babarruna ezagutu degu kupira gabe. Guztion janaria izan da emen, oraintxe urte batzuk arte, babarruna. Pamiliarik beartsuenetan ere bazuen sarrera. Babarrun eskasirik etzan iņun, diruz gaiņezka ibilli ezarren. Orain, oso denbora gutxian, zeruetaraiņo igo zaigu. Aurreko astean "La Voz de Espaņa" egunkarian, Ordizi'ko berriemaile Soroa jaunak onela idazten zuen: "Zerbait ba-degu oso altutik esan bearra. Babarrunak daraman gorako arrigarria. Ontan jarraitu bear badu, guk, langilleok, jaterik eztegu izango. Utzi egin bear. Azken azokako sal-neurria (prezioa): berrogei ta berrogeita bi duro lakariko. Ontatik atera kontu bizimodua nola dagoen". (...) Bizi osoa kosta ertzean daramagunok beste zerbaitez ere gogoratzen gera. Gure gazte denboran, Zarautz'en bereziki, "Okontxo" zanari zenbat bando ez genion entzun, sororako arraia kaian (portuan) zegola erriari aditzera emanaz. Uskeri batean erosten zuten baserritarrak errian iņola saltzerik etzegoen bokarta edo antxua. Pezta bakar batzuren truke tiņa aundiak antxuarekin gaiņezka. Eta antxua oso ona izaki lurra ongarritzeko, arta-saillak indartzeko. Auek guziak onela dirala, aurten, enetxuok, kilo antxua amabi duro pagatzeraiņo iritxi gera. Gure aurrekoak piztuko balira ez lukete sinistuko. (1972-VI-11)
Iragarkia, 1972-VI-11
Urtietan lan oietan oitua. Barruan danak euskaldunak. Hernani, 4. Donostia
Pepi". Puntuzko salgaiak eta soņekogintza. J. Elosegiren Etorbidea, 15.
Iragarkia, 1972-VI-11
Urrutizkiņa: 35 15 35
ERRERA - Donostia
![]() |
|
||||
1857 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
Š 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa