Euskalkia eta administrazinoa" izeneko jardunaldi interesgarriak izan dira Bilbon maiatzaren 10ean eta 11n Mendebalde elkarteak antolaturik. Hitzaldi gehienak izen bereko liburuan argitaratu dira.
Jardunaldietako eztabaida nagusia lehen saioaren amaieran piztu zen "Antilingua" izeneko txostenaren karietara. Eizagirre txostengileak euskara errazaren eta hizkera xehearen alde egin zuen eta administrazioko testuetan usu ageri den zenbait akats nabarmendu zuen. Urrutiak teknikotasun juridikoa ziurtatu behar dela adierazi zuen, ezin dela guztia xeheki formulatu, baizik eta hizkuntza birsortu behar dela zehaztasun juridikoa bermatuz eta ulergarritasuna ziurtatuz. Adituek elkarrekin lan egin eta ados jarri beharra aipatu zuten.
Eztabaida horretan suma zitekeen dokumentu eta testu guztiak ez direla mota berekoak, espresuki aipatu ez zen arren. Ildo horretatik, jardunaldietan aipatu ez zen baina hizkera berezituak edo espezialitate-arloetakoak ziurrenik hobekien sailkatu dituen Lothar Hoffmann-ek esanak hona ekartzea egoki dateke. Hoffmann-ek arlo berezituetako testuak sailkatzeko irizpideak lau direla adierazia du: abstrakzio-maila, hizkuntza-forma, eremua eta solaskideak. Hizkera berezituen ezaugarriak irizpide horien araberakoak dira. Bost hizkera-mota aurki daitezke eremuaren arabera: oinarrizko zientzia teorikoetako hizkerak, zientzia esperimentaletakoak, zientzia aplikatu eta teknikoetakoak, ekoizpen materialaren arlokoak eta kontsumoaren eremukoak. Zenbat eta eremu eta hizkera espezializatuagoa izan solaskideak ere hala izaten dira. Eremu horietako bakoitzean erabiltzen diren hizkuntz formei eta irizpideei dagokienez, Hoffmann-ek hauexek hartu zituen kontuan: batetik, sinbolo artifizialetan edo hizkuntza naturalean oinarritzea; bestetik, terminologia gehiago edo gutxiago erabiltzea eta, azkenik, sintaxi hertsiagoa edo askeagoa baliatzea. Terminologiaren erabilera eta sintaxi-mota eremuaren, abstrakzio-mailaren eta solaskideen araberakoak dira. Abstrakzio-maila altuena oinarrizko zientzia teorikoetako hizkeretan (esaterako, matematikaren hizkeran) dugu, sinbolo artifizialak eta terminologia erabiltzen dira eta hertsia da sintaxia; beste ertzean kontsumoaren eremuko testuak ditugu eta horietan sintaxia askea da eta termino gutxi erabiltzen dira.
ADOSTASUN BEHARRA
. Administrazioaren eremuan eta arlo juridikoan idazten diren testuak hizkuntza naturalean oinarritzen dira, baina lexiko berezituak eta terminologiak testu-mota ezberdinetan -abstrakzio-mailaren, solas- kideen eta eremuaren arabera- izan dezaketen zama handiagoa edo txikiagoa da eta sintaxia, berriz, hertsiagoa edo askeagoa. Nolanahi ere, testuetan lexiko berezitua eta terminologia agertzeak ez dakar berez joskeran akatsak agertzea. Haatik, joskeran akatsik ez egin arren, hiztegian eta terminologian bada konpondu beharreko arazorik, badira -eta ez gutxi- ados jarriz erabaki beharreko terminoak. Igone Zabalak eta beste aditu batzuek diotenez, hizkera berezituetan eraginkortasunak, besteak beste, terminologia-mailako biunibokotasuna eskatzen du kontzeptuaren eta terminoaren artean, salbuespenak ugari direla jakin arren. Terminologiaren esparruan neologiak eta mailegatzeak izan behar duten lekua ere aintzat hartzekoa da, hizkuntza-normalizazioarekin zerikusi zuzena baitute, baina ezin ahantz daiteke euskalkien altxorra Peillenek jardunaldietan aipatu bezala
![]() |
|
||||
1856 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa