Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-07-09 11:13:02
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-06-02 -- 1856.zenb

- Josu Urrutikoetxea Batasuneko parlamentariak ćGaraĆn: «Zoritxarrez, ezker abertzalean ematen diren banaketa hauek ez dira lehenbizikoak, eta beti dira mingarriak. Beti une garrantzitsuen aurrean eman dira gertakizunok, horregatik da larriagoa banatzen diren sektore horien erantzukizuna. Marko hau mantentzen laguntzeko eta Euskal Herriaren sufrimendua luzatzeko modu bat da».
- Diego Lopez Garrido PSOEtik Alderdi Politikoen Legeaz arduratu den diputatuak ćEgunkariaĆn Batasuneko botoemaileei buruz: «Hautesleek beste aukera abertzale batzuk hauta ditzakete: alderdi abertzale nagusiak ez ezik, hor daude indarkeriaren aitzakian Batasunetik bereizi diren alderdiak ere».
- Jonan Fernandez, Elkarriko koordinatzailea: «Mugimendu sozialak alderdiak bezain mugatuak gaude, baina gure abantaila ere badugu: ez gaude boterea kudeatzeak edo hauteskundeetara aurkeztu beharrak dakarten epe motzerako baldintza horregatik mugatuak».

Jose Antonio Pastor Ortuellako alkatea da Bizkaiko PSE-EEko idazkari nagusi berria, ordezkarien botuen %76rekin. Lau legealdi egin ditu Ortuellako udaletxean, lehena zinegotzi gisa eta hiru alkate gisa. Nicolas Redondo Terreros PSE-EEko idazkari orokor ohiaren zaleek ez bide dute bere alde bozkatu.
Jose Inazio Royo bilbotarra izan da kalera atera den -iragan asteartean- azken intsumiso presoa. Espainiako gobernuak intsumisio eta desertzio delituak iazko abenduan zigorgabetzea erabaki ondoren atera da kalera Royo Basauriko espetxetik.
Arnaldo Otegi Batasunako buruzagiaren ustez, Batasunaren ilegalizazioak gazte askok ETAra jotzea ekar dezake. Jakinarazi duenez, Espainiako Barne Ministerioak badaki urte eta erdian 300 gaztek beren etxeak utzi eta mendira jo dutela ETAn sartzeko.

Jakoba Errekondo

Transgenikoak gorabehera aspaldi honetan artoari (Zea mays) buruzko kontu ugari entzuten da. Artoak garrantzi itzela du mundu mailan. Bere jatorrizko herrietan, Hego Amerikan, adibidez jende askoren oinarrizko elikagaia da. Haziendak gizentzeko pentsuen osagai nagusienetakoa da. Duen garrantzi honegatixe ari dira barietate transgenikoak nola ahala sartu nahian, finean, diru asko darabilkielako. Hamazazpigarren mendearen hasieran artoa Euskal Herrira iritsi zenean txiro, gose bizi ziren baserrietara iraultza ekarri zuen. Urte osorako irina ziurtatzen zuen landare hau garia baino aiseago egokitu baitzen isurialde atlantiko berdeko lurretara. Mendetan euskaldunak artoa jan du eta horren arrasto ditugu egungo talo, arto-opil eta abar. Gerora haziendak elikatzeko erabili izan da. Baita ere babarrun -edo indaba- landarea eusteko, langintza honetan aritzen direnek bai baitakite nahiz eta lekari gutxixeago eman hauek askoz ere sanoagoak eta gozoagoak izango direla. Hirutasun perfektua osatzeko azpian kuiak landatu, hauek landare arteko tarteak estaliko dituzte, belar txarrei hazten utzi gabe eta jorra-lanak gutxituz. Oraindik baserriren batean ikusten da, soro berean, negurako etxe guztiarentzako erreserbak oparo osatzen dituen indaba-artoa-kuia hirukote hau

Jabier Agirre

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak argitaratzen duen Buletin Epidemiologikoan adierazi denez, eta 2001. urteko datuak kontuan hartuz (urtarriletik azarora bitartekoak), bederatzi pertsona hil ziren Euskal Autonomia Erkidegoan legionelosiak jota. Ia urtebeteko epealdi horretan 86 kasu isolatu agertu ziren (%79 gizonezkoak ziren, gainerakoak emakumeak). Lurralde historikoen arabera Bizkaiak 58 kasu erregistratu zituen, Gipuzkoak 25 eta Arabak 3.

Banaketa eskualde edo komarka sanitarioen arabera eginez gero, tasarik altuenak Bilbokoari dagozkio (78 kasu milioi biztanleko), eta horren atzetik Uribe Kosta agertzen da. Gaitzak jotako pertsonen adinari dagokionez, bi bakarrik ziren 30 urtez azpikoak; tasarik altuenak 65 urtetik gorakoetan azaldu ziren. Osasun agintari eta adituek ez dute kasuen arteko inolako loturarik aurkitu, kasuen jatorri komuna edo infekzio iturri bakarra proposatzeko balioko lukeena.
Legionelosia 1997. urtetik aurrera derrigorrez aitortu beharreko gaitzen artean sartua dago. Urte horretatik hasita, legionelosiaren tasak ia laukoiztu egin dira EAEn, ospitaletan proba diagnostiko bezala detekzioko sistemak modu orokorrean erabiltzen hasi direlako. Nafarroari begira, azkenik, esan daiteke sei pertsona hil zirela iazko urtean, Iruńako Bideko Amaren Ospitalean, ur beroaren zirkuituan kokatua zegoen legionela brote baten ondorioz


ALDERDIEN LEGEAK AURRERA JARRAITZEN DU

DATORREN ekainaren 4an onartuko da Alderdi Politikoen Legea Kongresuan horretarako egingo den ezohiko bilkuran. Ikusi beharko da alderdiek aurkeztutako191 enmendakinek nola eragiten duten edukian, baina orain arte legeak eraman duen bidearekin, bizkarrezurra bere horretan mantenduko duela dirudi. Legearen hurrengo parada Senatuan da eta han ekainaren 25ean onartuko da. Uztailaren lehenbiziko egunetatik aurrera, beraz, zabalik izango da Batasuna legez kanpo uzteko aukera. Ikusi behar zeinek hartzen duen ekimena: filkaltzak edo Aznarren gobernuak.


IBARRETXEREN BILERA, IDEIEN TALKA ETA PSE-REN EKIMENAK

ETA-K mehatxatutako zinegotzien segurtasunaz aritzeko Ibarretxe Lehendakariak maiatzaren 31rako deituko duen bileran ikusi ahal izango da PP eta PSOE, eta Jaurlaritzako alderdien arteko harreman mailaren egoera. Eudelen agirian onartutako pluralismoaren kontzeptuak eta Alderdi Politikoen Legeak talka egin dezaketen lehen gunea da. PSE-EEk, halaber, ekimentsu dabilela erakutsi nahian, ETAren aurkako kultur mahai bat eratzea proposatuko du. Kultura, hezkuntza eta komunikabideetako eragileak bildu nahi ditu desberdintasunarekiko begirunea, pluraltasuna, elkarbizitza eta elkartasunaren baloreak nola zabaldu hausnartzeko.


ELKARRIREN KONFERENTZIA PP, PSOE ETA BATASUNA

ELKARRIREN Konferentzia irailera arte atzeratuko dela dirudi, ofizialki oraindik hori guztiz baietsi ez bada ere. Edozein eratan, Jonan Fernandez koordinatzaileak jakinarazi du ez litzatekeela urritik haratago joango. Elkarri pozik azaldu da PSOEren partehartze mailarekin eta alderdien foroak bere lana guztiz bukatu ondoren PPk agian beste jarrera bat erakutsiko duen esperantza ez du galdu. PP da Konferentzian parte hartu ez duen alderdi bakarra, nahiz eta informazioa eskuratzeari dagokionez agian inoiz baino jarrera zabalagoa erakutsi duen, beste askotan bere ezaugarri nagusia ateak guztiz ixtea izan denean. Batasunak konferentziarekiko agertu duen bilakaerarekin ere pozik dira alderdien dinamizatzaile giza aritu direnak.


BOZKA ABERTZALEA AHUL DEZAKE BOZKA BALIAGARRIAK

LEHENDAKARITZAKO hauteskundeetan Fronte Nazionalak izandako hazkundearen ondorioz Frantziako politikagintzan izandako polarizazioak, oraingoan bereziki banatua ageri den bozka abertzaleen aurka egingo duen susmoa dago, batez ere PSren aldera egin dezakeen boto baliagarriagatik. Laugarren barrutia -barnealdea- izan daiteke gertakari honen adibide nabarmenetakoa. Hemen, azken hauteskundeetan RPRko Michel Intxauspe izan da garaile, eta orain, hau erretiratu ondoren, PSko Frantxua Maitiak izan dezake diputatu ateratzeko aukera. Biarnoko Louis Althape izango da eskuineko bere aurkaria.


AB-KO MATALAZ-EN EKIMENA

ABERTZALEEN Batasuneko Matalaz barne iritzi taldeak azken ahalegina egin nahi du Legebiltzarrerako hauteskundeetan abertzaleak modu bateratuan aurkez daitezen, eta horretarako bilkura bat proposatu du ekainaren 11rako Uztaritzen. Bilera horretatik, halaber, ezker abertzalea berrantolatzeko eztabaida bultzatuko lukeen forum bat sortzea proposatzen du.


BERTAKO ERRITMOA

Ekainaren 20rako beharrean, Hego Euskal Herrian ekainaren 19rako deitu dute langabeziaren erreformaren aurkako greba ELAk eta LABek. CCOOk eta UGTk ez dute batere gustora hartu deialdi hori; sindikatu abertzaleek, euskal lan esparruaren defentsan hartutako erabakia dela azpimarratzen dute. Ikusi beharko da ELAk eta LABek zein eratako dinamika bultzatzen duten ekainaren 19raino, eta aurrera begira horrek zer eragin duen gaur egun -zenbaki honetan ELAko German Kortabarriak aitortzen duen legez- nahiko kaskartuta dituzten harremanetan.
Alderdi abertzale guztiak, bestalde, ulerkor agertu dira sindikatu abertzaleen deialdi aurreratuarekin.

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan