Astekaria

 Elkarrizketak 

Ander Iturriotz

Irudia

Pilar Iparragirre


1856. alea
2002-06-02
alde 0    kontra 0

Irakurtzeko zaila ez al da izango «Mugaren ariketa»?

Ez dut uste. Liburuaren mamian sakontasuna dago, baina hain zuzen ere irakurterraza egiten saiatu naiz, nire esperientzia frustragarri baten ostean dator-eta.

Duela hogei urte idatzi zenituen liburu haietaz ari al zara?

Hala da. Aitortu behar dut esperimentalismoko joera izan nuela orduan. Memento hartan mundua ezagutzen ari nintzen ni, eta ez bakarrik hori, euskal literatura ere bai, eta nire aurkikuntzarik handienak Axular bat edo Jon Mirande bat ziren. Han murgildu nintzen atseginezko itsaso batean murgiltzen den bezala, eta jakina, haren emaitza nekez irakur daitekeen zerbait izan zen. Ez dut esango hura gailentzeko hogei urte behar izan ditudanik, baina beti uzten dizu halako erresumin bat, eta horren kontra, nire lehen helburua gauza oso irakurterraza egitea izan da. Beraz, uste dut liburu hau edonork irakur dezakeela, nahiz azpian, nahi duenak, erreferente sinboliko nahikoa aberatsak aurkituko dituen.

Liburua lan berriz osatua al dago?

Denetarik dago. Izan ere, urte horietan gauza askotxo idatzi eta pentsatu dut, jende guztiak bezala. Eta beste lan batzuetan ibili naiz, hain zuzen ere Homero aztertzen. Eta Homero aztertzetik pixka bat asetuta gelditu nintzenean pentsatu nuen poesia liburu hau egin nezakeela, gauza erraz eta irakurterraza lortze aldera. Liburuaren azken orrazkera guztiz berria da, baina bertan agertzen diren irudi asko oso zaharrak dira, hain zaharrak, errepikatu egin behar izan ditudala. Adibidez, poesia munduan eta filosofia munduan gehien errepikatu den metafora bat dago, Heraklitoren errekaren metafora, hain zaharra bezain berria den metafora hori.

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1855
 
azala1854

1856 zenbakia.
2002ko ekainaren 02a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza