Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-06-02 -- 1856.zenb

25 ESKOLA TXIKI HERNANIN

Igor Mujika

Euskal eskola publikoen artean badira batzuk bereziak, hain justu, eskola txiki gisa ezagutzen direnak. Eskola txikien ezaugarri nagusia, bertan ikasten duten ikasle kopurua izaten da.

Eskola txikietan DBH-ko klaseak ematen dira eta, ekainaren 9an egingo den festaren antolatzaileen arabera, herri txikien biziraupenerako ezinbestekoak dira. Hilaren 9ko ekitaldia irekia da, baina antolatzaileek aitortu moduan, Gipuzkoako eskola txikiek ez dute harreman esturik gainerako probintziekin nahiz eta orain ahalegin horretan ari diren.
Eskola txikietan pertsonalizaturiko klaseak ematen dira. Sarritan, urte ezberdinetako ikasleak gela berean egoten dira, eta, ondorioz, irakasleak ikasle bakoitzaren beharretara moldatu behar izaten du. Eskola txikiek duten arazoetariko bat ikasle falta da. Halaber, auzo eta herri txikietatik jendeak alde egiten du. Gainera, biztanle urriko auzo eta herrietan bizi den zenbait gurasok eskola txikiak ez diren beste ikastetxetara bidaltzen ditu bere seme-alabak. Ondorioz, eskola txiki asko ikaslerik gabe ari dira gelditzen. Gainera, jaiotze tasa geroz eta txikiagoa dela ere nabarmentzen dute eskola txikien alde lanean ari direnek.
Hala ere, bada salbuespenik. Asteasuko (Tolosaldeako udalerria) eskolan, esaterako, aspaldiko urteetan baino ikasle gehiago ari baita egun ikasten. Asteasuko ikastetxeaz gain, ondorengo udalerri eta auzoetan dira eskola txikiak.
Tolosaldean, Aduna, Albiztur, Alkiza, Altzo, Berrobi, Bidegoian, Ikaztegieta, Lizartza, Bidani (Bidegoiango auzoa), Zizurkil eta Berastegi udalerrietan. Abaltzisketa udalerrian eskola txiki bat irekitzeko tramitetan dira. Donostialdean, Aginaga (Usurbil), Ereņozu (Hernani), Igeldo (Donostia) eta Zubieta (Donostia eta Usurbil) auzoetan.
Urola-Kostaldean, Aia, Errezil eta Aizarnazabal udalerrietan eta Aiako San Pedro, Aizarna (Zestoa), Arroa (Zestoa) eta Oikia (Zumaia) auzoetan. Debagoienan, Angiozar Bergarako auzoa eta Elgeta udalerrian. Goierrin Gabiri eta Zerain udalerrietan.
Eskola txikien festaren antolatzaileek esanikoaren arabera, guztira, 1.000 ikasle inguru ari dira egun eskola txikietan ikasten. Eskola txikiek ekainaren 9an Hernaniko Ereņozu auzoan egingo dute euren jaia. "Eskola txikiak bizirik herri txikiak bizirik" lemapean egingo den festa 10:00etan hasiko da. Goiz partean, 25 ikastetxeetako ikasleek emanaldi ezberdinak egingo dituzte: dantza, bertsoak...
Eguerdian, Hernaniko Ereņozu auzoan kokatu duten karpa erraldoian 500-600 pertsonentzako herri bazkaria egingo da. Bazkalosteko giroa alaitzeko trikitilari eta bertsolariak arituko dira.
16:30etatik aurrera, berriz, Takolo, Pirritx eta Porrotxen emanaldia izango da. Azkenik, eskola txikien jaiari amaiera emateko, Hernaniko Bertso Eskolakoek eskola txikietako ikasleei begira osaturiko bertsoak botako dituzte. Antolatzaileek hiru helburu lortu nahi dituzte Eskola Txikien egunean. Batetik, eskola txikiei loturiko pertsonak elkartu nahi dituzte. Bestetik, galera ekonomikorik ez dute izan nahi. Azkenik, biztanle gutxiko herri eta auzoentzat eskola txikiek duten garrantzia erakutsi nahi diete agintari eta herritarrei

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan