Vietnam izan da munduko armada garaikide indartsuenari garaitzea lortu duen bakarra. Garaipen hori lortzeko, ordea, bereak eta bost jasan behar izan zituen bertako herriak. Eta estatubatuarrek jaurtikitako Napalm bonba eta bestelakoen eraginpean jarraitzen zuen oraindik 1972an, Jose Luis Alvarez Enparantzak, «Larresoro» izengoitiz, "Bada garaia" idazlana plazaratzen zuenean.
SARI LAZGARRIA
KOMUNISTEN BALIZKO GARAIPENA
Eman dezagun orain, beste alde batetik arazoa aztertzeko, Viet-Namdarrak lehorrera direla Kaliforniako itsasertzean: beste 500.000 æmarinesÆ hain zuzen, Amerikatarrek memento batez izan zituzten hainbat; eta egunero, Washingtonen æburgesakÆ nagusi ez daitezen, 850 hegazkin-bonbaketa egiten dituztela Chicago, Cincinatti, New York, Miami, Filadelfia eta abar suntsituz. Eta horrela urtetan barrena, eta 1995era arte gutxienez. Zer pentsatuko genuke?".
Horrela jarraitzen zuen Larresorok, antzeko etsenpluak eskaintzen, beti ere "Zer esango genuke?" galdera errepikatuz. "Erantzuna ez litzateke zalantzazkoa izango: inperialismo-ekintza ikaragarri horiek arras gaitzetsi beharra dago, atzerritar okupazio horiek atzera behar dira egin. Hitz batez: kanpora okupatzaileak! esango lukete denek. Eta gero, gerokoak".
Baina baieztapen horrek beste galdera batera zeraman artikulugilea: "Zergatik ez, hortaz, gaurko gudu ikaragarri eta ezin bidegabeago horretaz? Komunistak nagusituko direla esateak ez du ezer garbitzen, komunista ez diren hauek edo haiek nagusituko direla esateak garbituko ez lukean bezala". «Larresoro»rentzat argi eta garbi zegoen auziaren giltza: "Ala inperialismo guztiak gaitzesten dira, ala atea zabalik uzten zaie kolore guztietako zapalkuntzei. Ala Viet-Nam-go gudua osoki kondenatzen da eta, beraz, gero zer gerta ere, amerikarren aldegiera eskatzen; ala Praga, Biafra, Budapets, Ulster eta irakurleak dakizkien gainerakoak onartu beharra dago. Ateka hertsia baita, benetan. Zalantzarik gabe, beraz, guk ere æUSA, go homeÆ famatua esaten dugu. Viet-Nam-go herri zoritxarrekoak hogei-ta-hamar urte honetan ordaindu duen odol-saria aski eta sobera baita"
Bi diska berri. Ospital-Karrere bikoteak kantatzen du "Lepoan hartu ta segi aurrera" alde batetik, eta Beñat Sarasola, Joannes Borda eta hauekin bat egiten duen xuberotar gazte taldeak "Ez du saldu arima" beste aldetik. Huna berrikitan, Monzonen bi kantu eder eta kartsurekin atera den diska berria. Manex Pagolak, bi kitarra jole baiones gaztek laguntzen diotela, eskaintzen dauzkigu, berak pentsatu lau kantu berri beste diska pollit batetan. Herriaren eta langileen problemetarik abiatzen baldin bada, "munduko bidetan" ere ibiltzen zauku hemen Manex (...) (1972-V-28)
Oraintsu, Mondragoeko kooperatibetan beren Batzar Nagusiak ospatu dituzte. Guztiok dakigunez, herri honetako kooperatibak Euskal Herriko aurreratuenak dira. 4.000 langile bazkide gisa, eta 5.000 miloiren salmenta gutxi gorabehera. Guztiak bazkide direlarik, estruktura demokratikoagoa lortu nahi dute; hori dela eta, langile guztiek hitza eta botoa daukate. Batzordea berek aukeratzen dute; Batzar Nagusia goi mailako agintaritza da. Batzar Nagusia egiten denean, egitura demokratiko honetan, langileek berek nahi duten erara eta modura joka dezaketela pentsa daiteke. Badirudi euskera mintza ditekeela Batzar Nagusiotan, izan ere ez baita euskera etxe zokoan egoteko egina. Baina ez da honela. Batzar Nagusi guzietan euskeraz hitzik ez (barkatu! Batean hiruzpalau esaera esan ziren); igaz gehiago, aurten gutxixeago. Ez da hori bakarrik. Batzar Nagusian, bazkideetako bat euskeraz hasi zenean, talde batek txistu jo zion. Batzordeak, demokratikoki agertu nahi duenez gero, zergatik ez du euskeraz hitzegiten? Hor ez da aurpegi demokratiko bat ageri; azalez demokratiko, zeren eta demokrazia langilearen nahiak hobeto betetzeko bada, hor ez da honelako nahirik betetzen ez asetzen. Arrasateko kooperatibek ez dute azaldu, oraingoz behintzat, herriaren hizkuntzaren alde daudela, herritar demokraziaren alde daudela. Euskal Herri osoak, euskal langile guztiak, langile kooperatiben erantzun zintzo bat espero du. Euskal kooperatiba badira, saia daitezela euskaldunago izaten! (1972-V-28)
Segura Irratiak, berriro ere, bere irrati saioak hasiak ditu. (...) Gaurko egunean, irrati bat martxan jartzea ez da izango erraza. Cesareo jaunak jarria du, eta hainbat aitona eta amona ez dira egongo haserre. Batez ere irratiak herrikoia izan behar du, herriaren pentsa modu, arazo eta eztabaidaren espresio bide. Kanpoko kultura eta pentsa modua gure Herrian ezartzen ari diran irrati asko daude. Segurako herri irratia, bere izenak dion bezala, herriarena izan dedila. Horixe eskatzen diegu zuzendariei. Herrikoia baldin bada, zorionak eta hemen gaude laguntzeko prest. (1972-V-28)
![]() |
|
||||
1855 zenbakia. Azkena || Hemeroteka
|
© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa