Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-05-26 -- 1855.zenb

artikulu nagusira itzuli
Kaleratzea merkatu nahi dute eta langabeen lepotik aurreztu

Oraingo erreformaren bidez, zeinen alderdi nagusiak jaso baititugu jada hona arteko lerroetan, Espainiako Gobernuak, enpresaburuen eskabideei jarraiki, kaleratzea merkatu nahi du, eta, aldi berean, langabeen lepotik aurreztu, etengabe babes soziala kenduz. Esan dezagun, bestalde, Europako babes sozial apalena dela gurea, izatez. Erreforma berriaren jomuga ez da langabeen babes soziala hobetzea, okertzea baizik.


Oraingo erreformak enpresaburuak asebeteko ditu, zeren kaleratze bidegabeen kasuko "tramitazioko soldatak" kenduta, merkeagoa izango da kaleratzea. Hau da, enpresaburuek gutxiago pagatu beharko dute kaleratzeagatik eta orain baino are aiseago kaleratzeko modua izango dute. Erreformak, gainera, itxuragabetu egiten ditu kaleratzeagatiko kalte-ordain laboralak: langilearen irabaziei metatuta geratzen dira, langabe saria eskuratzeko bidea are gehiago murrizteko.

Langabeentzako prestazio sozialak ondo apalak dira orain ere, baina gutxi horren kontura aurreztu nahi du estatuak, hala ere. Alde horretatik, gogoan izatekoa da INEM erakundeak superabita daukala, gaur egun. Esate baterako, 3.000 milioi euroko superabita zeukan 2001eko urtarrila eta azaroa bitartean. Espainiako Gobernuak beste partida batzuetara nahi bezala aldatzen duen dirutza itzela, bien bitartean babes sozialeko zulo nabarmenak estali gabe utzita.

Europako babes sozialak alderatuz gero, Espainiako Gobernuarena da apalenetakoa. Oro har, laburragoak dira prestazio aldiak, eta prestazioak berak eskasagoak. Horrez gainera, ez datoz batere bat lan merkatuko baldintzak eta prestazioak lortzeko eskatzen direnak. Horregatik, sindikatuek uste dute, behin behar eta, erreformak oraingoan ere lanik gabe dauden pertsonak erasotzen dituela (1.649.046 lagun martxoan), horrek dakartzan ondorio guztiekin


Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan