Iratzeak, saiak eta kotxe ilarak
Laxiako erreka inguruko parajea zinez ederra eta xarmaz beterik dago, baina udan eta opor garaietan turistak elemeniaka etortzen dira Sabukadoi inguruko bentetan bapo jartzeko asmoz eta hargatik garai haietan bide xume hau mendiaren lasaitasunaz gozatzera doan hankabikoak saihestu beharko luke. Ez da txantxa, aise pasa baitezakezue ordubete igoerako 9 kilometroetan sortzen diren kotxe ilara mantso eta luzeetan.
Udak daukan bigarren alde ezkorra iratzea da. Garai honetan ira bere gorenean dago eta aiseki estaltzen ditu altuera gutxiko mendialdeko megalito hauek. Beraz, garairik aproposena negua edo udaberria izango dira doikebe.
Bestalde, megalitoez gain, goiko zelai zabaletan edo haitz malkartsuen artean sai multzo itzela ikus dezakezue, bertakoa Lapurdiko saien koloniarik garrantzitsuena baita. Aunitzetan harrigarria da hegazti erraldoi hauek tarrapataka eta saia piloa basatia sortuz abere baten gorpua jaten ari direlarik ikustea.
Bukatzeko, jateko lekua aurkitzeko ez duzue arazorik izanen, bai Laxia eta bai muga egiten duten goiko lepoen inguru guztia otorduak pronto eskaintzeko prest diren jatetxe, benta eta ostatuez beteta baitaude.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.