Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-01 16:35:12
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-05-26 -- 1855.zenb

«Bibliako testua dago, baina bertsio arindu batean»

Pilar Iparragirre

Zer ekarpen egiten du zuk eginiko Bibliaren bertsio honek?

Esan beharra dago hau ez zitzaidala niri bururatu. Ereinekoek eskatu zidaten "Gure klasikoak" bilduman sartzeko. Zalantzan izan nintzen, nahi duenak hor baitauka Biblia, eta gainera badira Bibliaren itzulpen oso egokiak. Baina gero pentsatu nuen beharbada balio zuela modu egokitu honetan ematea, jendeak errazago irakur zezan.

Zailtasun berezirik izan al duzu lana egiterakoan?
Beno, ikusi nuen Testamentu Zaharreko kontakizun guztiak liburu batean sartzea oso zaila zela, bestela asko eta asko utzi behar ziren kanpoan, eta bi liburutan banatzea erabaki nuen. Lehenbizikoan "Pentateuko"n agertzen diren kontakizunak jasotzen ditut, Israel herria sortzen ari deneko istorioak. Batez ere patriarken garaia da, bizimodu nomada batetik jada hirira pasatzen direnekoa. Baita Joseren istorioa Egiptora dihoanean ere, eta gero, Moisesekin, askapena. Bigarren libururako beste narrazio asko gelditzen dira, baina solteagoak.

Zein izan da zure irizpidea lehen liburu hau osatzerakoan?
Berez hau ez da garai batean guk erdaraz ezagutu genuen "Historia Sagrada" hura. Hori gehiago izaten zen Bibliako gai narratiboak hartu eta bertsioaren egileak bere hitzekin kontatzea. Nik jatorrizko testuarekiko errespetua izan dut, baina ez naiz iritsi itzulpen zehatza egitera, alde batera utzi baititut kontakizun ez diren zati guztiak. Hemen zati narratiboak agertzen dira, baina horiek ere denak ez daude osoak, egokitu behar izan ditudalako irakurtzeko errazak izan zitezen. Baina narrazioaren estiloa zaindu dut. Beraz, hemen Bibliako testua dago, baina bertsio arindu batean.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan