2002-05-26 -- 1855.zenb
Hogei urte joan dira ia, 1982ko Gabon haietan Euskal Telebistako lehen irudiak pantailan ikusi genituenetik. Aukera ezin hobea, beraz, euskarazko telebista publikoaren historiari errepasoa egiteko. Guk, ordea, iragana ahaztu gabe ere, ETB-1en orainari eta geroari erreparatu nahi izan diogu. Horretarako barrutik eta kanpotik etxea ederki ezagutzen duten pertsonak bildu ditugu mahai baten inguruan. Eta jarraitu beharreko telebista ereduaz, audientziez, telebistak euskal kulturarekin duen harremanaz, programazioaz, jarraitzen den hizkuntz ereduaz eta aurrera begirako erronkez eztabaidatu dute. ETB-1en lorpenak onartu dira mahainguruan, baina bere gabezia eta ahultasunak ere agerian geratu dira. Eta horiei aurre egiteko proposamenak ere ez dira falta. Hona euskarazko kate publikoaren erradiografia.
© Sareko Argia
Lege Oharra
RSS sindikazioa