- Isabel San Sebastian kazetariak ćEl MundoĆ egunkarian idatzia: «Kapikua urte hau amaitu aurretik, Batasuna alderdi politikoen erregistrotik desagertua egongo da, bere egoitzak itxiko dira eta terrorismo etarra demokraziak orain arte eskaini dion santutegi instituzional barik geratuko da: demokraziak aspaldi utzi zion eskuzabal izatearen ariketari, suizidioa bilakatzeraino gainera. Ordua zen».
- Juan Jose Ibarretxe lehendakaria herri kontsultaz: «Egin behar dugun galdera mota ez, galdetuko dugun ala ez da batzuei ajola diena, eta horiei mozorroa kendu behar diegu».
- Alec Reid, Irlandako bake prozesuan parte hartu zuen apaizak ćEl CorreoĆ egunkarian: «Batasunak urtarrilaren 27an egin zuen proposamenak badu alde politiko bat eta han Euskal Herriaz duen ikuspegiaz hitz egiten da, baina bakea egiteko printzipio batzuk ere badira. Elkarrizketaren bidez izan behar duela dio. ETA ados dagoela uste dut. Indar fisikoa erabiltzen duen mugimendu horrek guztiak dio bide baketsutik joan nahi duela. Eta inork ez die kasurik egin».
Enrique Rodriguez Galindo general ohiak eta Enrique Dorado guardia zibil ohiak Donostiako Instrukzioko Lehen Epaitegian deklaratu beharko dute Adore elkarteak narkotrafikoa dela eta bere garaian, jarritako salaketagatik. Rodriguez Galindok ekainaren 12an deklaratuko du eta Doradok 27an.
Patxi Lopez PSE-EEko idazkari nagusia Espainiako federazio sozialista desberdinetan arituko da uztailera arte martxoko ezohiko kongresuan hartutakoaren berri emateko. Zuzendaritza berria euskal nazionalismoaren eskuetara ez dela abiatuko zabaltzea izango da Lopezen helburu nagusia.
Aureli Argemi Kataluniako CIEMEN elkarteko zuzendariari, hizkuntzei buruzko hitzaldia Nafarroako Unibertsitate Publikoko aretoetan emateko baimena ukatu zion erretoregoak, eta hitzaldia NUPen, baina aretoetarik kanpo eman behar izan zuen. Argemi Udalbiltzaren eskutik etorri zen Euskal Herrira.
Jakoba Errekondo
Sumatra uharte erakargarriko oihanetan bizi da Amorphophallus titanum deituriko landarea. 1878an Edoardo Beccari botanikari italiarrak igorrita iritsi ziren Europara landare honen lehen haziak. Haietatik sortutako lehen landarea Londreseko Kew lorategi ezagunera bidali eta 1889an bi metrotik gorako ezpata ikusgarri batez loratu zen. 1926an, bigarrenez garatu zenean sona itzela izan zuen ikuskizunak, jende desdetxa kontrolatzearren polizia ere deitu behar izan omen zuten-eta.
Landare hau suge-belarra, kalak, kalateak, filodendroak eta anturriunak bezala aroideoen familiakoa da. Bere lore haserrea zuzenean lurpeko erreboiletik garatzen da, eguneko hamar zentimetro inguru haziz, eta ezagutzen den era honetako handiena izateaz gain loraldirik ikusgarrienetzat jotzen da. Aipaturiko erreboila hogeita hamar bat kilokoa eta metro erdiko diametrokoa izaten da. Loreak guretzako haragi ustelaren tankerako kiratsa eta polinizatzera erakarri nahi dituen intsektuentzako usain ederra zabaltzen du. Hiru egunen buruan zimeldu egiten da, eta fruitu pinporta gorriak eman ala ez sei metro garai eta bost zabalduko den hosto bakar bat emango du. Garai batean lorearen usainagatik bereizten ziren aroideoak, honi "kirats jauna" deitzen diote ingelesek eta "hilotz lorea" Sumatran
Jabier Agirre
Tabakoa, alkohola, ahoko higiene eskasa, hortz-haginen falta, ezarritako hortz pieza berriak, gehiegizko eguzki esposizioa eta bero lokalaren aplikazioa ezpainetan (esate baterako zigarroak edo pipa erretzea): horiexek dira ahoko minbiziak agertzeko arriskua gehien areagotzen duten faktoreak.
Iaz Espainiako Aho Medikuntzako Elkartearen VI. Kongresua egin zen Bilbon, eta biltzarra aprobetxatuz ahoko minbiziaren prebentzio eta diagnostikoari buruzko informazioko liburuxka bat banatu zuten. Arrisku faktore nagusiak aipatzeaz gain (goian irakurri ahal izan dituzun horiexek), liburuxkak susmoa pizteko balio duten sintomen zerrenda bat ere ematen du, edonoren alertarako baliagarriak gerta daitezkeenak: sendatzen hamabost egun baino gehiago beharko duten ultzerak; aho edo lepo inguruan agertzen diren gogordurak edo hanturak; arrazoirik gabeko odoljarioak; mantxak; mina, inurridura edo lehortasuna, arrazoirik gabe, eta baita irensteko, hitz egiteko edo murtxikatzeko zailtasunak ere.
Adituen iritziz, minbiziak zentimetro bateko tamaina iritsi baino lehen diagnostikatzen denean, gaitz hau % 100ean sendatu egiten da. Baina, zoritxarrez, gaur egun diagnostiko goiztiarra ez da kasuen erdietan ere egiten. Gaia 50 urtetik gorako gizonezkoei dagokie gehienbat, populazio sektore hori baita minbizi mota horren intzidentziarik altuena duena. EAEn 2.548 kasu diagnostikatu ziren 1986-1994 epealdian. Gizonezkoentzat minbizi orofaringeoa (ahoko eta eztarrikoa) seigarrena da maiztasunari begira minbizi mota guztien artean, baina gero eta gehiago diagnostikatzen da
TXIKITUZ DOA BATASUNAREN ILEGALIZAZIOAREN HESIA
MARTXOAREN hasieran ixten hasi zen Batasunaren aurkako ilegalizazioaren hesiak -hilaren 19ko ćEl PaisĆen kontatzen da nola- txikitzen jarraitzen du eta ekainaren bukaerarako guztiz itxiko bide da, Batasuna legalki desagertaraziz. Eusko Legebiltzarra -Batasuna aipatu gabe bada ere- PPk eta PSOEk adostutako Alderdien Legearen aurka agertu da, EAJ, EA, Ezker Batua eta Batasunaren botoekin. Horrez gain, eta ekimen desberdinen artean, zenbait eragile sozial manifestazio handi bat antolatu nahian ari da ekainerako. Ekimena gizarte mugimenduetatik ari omen da bultzatzen eta ez, komunikabideren batean aipatu bezala, EA, AB, Aralar, Zutik eta Batzarretik.
EAJ ETA EA-REN ARTEKO KOALIZIOAK
AZKEN urteotan haustekundeak hurbildu ahala azaleratzen den gaia mahai gainean da jada: errepikatuko al da EAJ-EA koalizioa? EAJk, oro har, hori nahi du. Azken finean, sakonean, EAJk familitik alde egindako kidetzat du EA. EAk, aldiz, etengabeko koalizioek ekar diezaioketen arriskuaz jabetuz, bere izaerari eutsi nahi dio tinko. Ikusi behar zer gertatzen den datozen hilabeteetan, baina badirudi koalizioa baino koalizio desberdinak izango direla PP eta PSOEren indarrak hala aholkatzen duen lekuetan -Araba esate batera-, eta abertzaletasuna indartsuagoa den lekuetan bakoitza bere aldetik joango dela.
TORTURAREN DESAGERPENA ESKATZEKO MANIFESTAZIOA
TORTURATU guztiek salatzen dutenez, torturatzen dituzten bitartean torturak ez salatzeko agindua jasotzen dute, agindua ez betetzekotan berriz ere toruratuak izango diren mehatxupean. Ez da txantxetakoa, beraz, tortura publikoki salatzea, urtea joan eta urtea etorri, torturatutako askok egiten duen bezala. Azken zortzi hilabeteetan 75 tortura salaketa jaso dira. Torturaren desagerpena eskatzeko, torturatuez osatutako «Torturarik ez ekimena»k manifestazioa antolatu du Bilbon datorren ekainaren 8rako.
LAB-EKO ZUZENDARITZARI EGINDAKO BARNE KRITIKA
LAB-EKO Bizkaiko ehun bat afiliatuk, euskal gizartean bizi den egoera soziopolitikoaren aurrean sindikatuak emandako erantzuna kritikatu du, ćDeiaĆk hilaren 14an publiko egin zuen albistearen arabera. Idazkia urte hasieran aurkeztu zitzaion LABeko zuzendaritzari, egindako hausnarketari erantzun bat eskatuz. Bizkaian jorratutako ekimena izan da eta beste lurralde batzuetako zenbait afiliaturen artean antzeko iritziak badira ere, ekimena hartu duten afiliatuek nahiago izan dute Bizkaira mugatu.
PSE-EE PSOE-REN SAREETAN HARRAPATUA
DUELA bi aste Madrilen emandako hitzaldian, Patxi Lopezek Euskal Herrian egindako politikarekin Espainian botoak bilatzea leporatu zion PPri. PSOE k ere, eta beste estilo batekin bada ere, PPren amu beretik egin du kosk, eta jakin badaki Euskal Herrian egindakoak Espainian ere etekina edo galera ekar diezaiokeela. Hortaz, PSE-EE PSOEtik bideratutako politikara guztiz lotua dago. Horregatik, besteak beste, Patxi Lopezek gidatutako zuzendaritza berriak ez du ia maniobra tarterik, beraiek pribatuan aitortzen duten legez. PSE-EEko Euskal Sozialismo Berriko barne korronteko kideak ere antzerako gauzak esaten ditu ARGIAko zenbaki honetan egindako elkarrizketan.
ARRAKASTA SINBOLIKOA
Milaka pertsonek erantzun zioten Bilbon Elkarrik egindako manifestazio deialdiari. Jendetza baino, dena den, pluralitate politikoa izan zen manifestazioaren ezaugarri nagusiena: PPkoak ezik, alderdi politiko guztietako buruzagiak ikusi ziren manifestazioan. ELA eta LABeko ordezkariak ere, besteak beste, han ziren. Iazko irailean hasitako Bake Konferentziari sostengua eman eta euskal eragile guztien arteko elkarrizketari tartea irekitzeko egin zen manifestazioa. Hasieran Konferentzia martxoan bukatzekoa zen eta, PSE-EEren kongresua zela eta, ekainera arte atzeratu zen. Orain, Batasunaren ilegalizazioak irailera arte atzera dezake Konferentzia.