Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-05-26 -- 1855.zenb

Argazki Press martxan

Argazki Pressek, Euskal Herrian sortutako lehen argazki agentziak, 2002ko urtarrilaren 1ean hasi zuen bere martxa. Bere helburua, Euskal Herrian zehar dagoen prentsa idatzi guztiari zerbitzuak eskaintzea da. Hamairu argazkilari dauzkate kontrataturik Hegoaldean, eta denborarekin Iparraldean ere gauza bera egiteko asmoa dute. "Baina gutxienez urtebete beharko dugu enpresa bezala nola asentatzen garen jakiteko", dio Juan Karlos Elorzak, agentzia berri honen zuzendariak.

Dagoeneko lana badute, "Euskaldunon Egunkaria" eta "Gara" dauzkatelako eguneroko bezeroen artean. Hortik aurrera poliki-poliki ari omen dira harremanak sortzen instituzioekin, ikastolekin, herrietako aldizkariekiną Horrez gain artxibo zabal bat ere ba omen dute, argazki solteak behar dituenarentzat. Agentzia honen zerbitzuak kontratatzeak baditu nahiko onura, bere zuzendariak dioenaren arabera: Argazki Pressek zerbitzu integrala eskaintzen duenez, bezero dituzten komunikabideek ez omen dute jada argazkilari propioen beharrik. Beraiekin lanean ari diren argazkilariek kontratua, gizarte segurantza eta Argazki Pressek bakoitzari jarritako ekipo osoa ei dute.
Agentziak banatzen dituen argazki guztiek fitxa bat daramate, azalduz, besteak beste, nork egin dituen. "Eskubide guztiak Argazki Pressenak dira -argitzen du zuzendariak-, baina argazkiek beren egileen izena ere badaramate. Gero komunikabide bakoitzaren esku dago nola sinatzen duen, jakina. Nik ezagutzen ditudan guztietan, bakarrik agentziaren izenarekin sinatzea da ohikoena»

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan