Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-05-19 -- 1854.zenb

Unibertsitatea eta kristalezko begia

Pilar Iparragirre

Euskal unibertsitatea egundaino ez da ametsen erresumatik lurrera jaitsi, baina euskaldunok aspalditik biziki nahi izandako desira dela ezin ukatu, 1972ko udaberrian ZERUKO ARGIAk plazaratzen zuen editorialean ikus daitekeen bezala (ikus Hemeroteka). Haatik, urrun samar sumatzen zen amets horren lorpena, eta haranzko bidea nonbaitetik hasi beharra zegoenez, pragmatikoki ekin ziotenekin bat zetorren gure aldizkaria: Gipuzkoak izan zezala nola halako unibertsitate zentroren bat, bederen! Dena dela, bazen euskal irakurlearen arreta piz zezakeen gai gehiagorik ere, jakina, eta horien artean norberaren edota besteen gorputz atalei zegokiena ez zen atzean geratzen. Eta, hain zuzen, horiei buruz idazten hasi zen, astero, Alkorta, doi-doi editorialaren behe aldean.


GIZONAREN IKUSMENA

Aste hartan, begiei egokitu zitzaien, gizonezkoen begiei. Zergatik bereizten ote zuen gizonezkoen eta emakumezkoen ikusmena ahalbidetzen duten organo horien artean, misterio izaten jarraitzen du niretzat. "Gizonak Begiak" zeritzan bere artikuluak. Eta "begiz ikusten dugu", argitzen zuen, hasteko. "Lehen, gaizki ikusten zutenek ez zuten senda biderik, ez onik. Gaur egun, metrotara mandoa ala sasia den erabaki ezin duan ehiztariak ez du halako problemarik. Begilariengana joaten da, æondo ondo ez ditut bereizten urrutiko gauzakÆ azaltzen dio, begilariak aztertzen du, æzuk honelako kurpillak behar dituzuÆ... eta egiņa: betaurrekoak jaztean konturatzen da ez zala ez mando eta ez sasi ehun metrotara iruditzen zitzaion zerbait beltzazka hura, baserri bateko agurea baizik".
Behin betaurrekoen abantailak garbi utzirik, arlo filosofikoagoetan murgiltzen zen Alkorta: "Betaurreko urdiņekin bagabiltza, urdin ikusten ditugu gauzak; beltzekin, beltz. Baiņa gauzek ez dute beren kolorea aldatu.
Zenbat lepo hainbat aburu? Zenbat belarri hainbat begi: bi, sudurraren alde banatan bat".
Nolanahi ere, izan, baziren ezberdintasunak, eta haiexek nabarmentzeari ekiten zion jarraian: "Batzuk begiurdiņak dira; gaztain kolore dituzte bestek; beltzak, gorriak... Bai, gorriak eta malkotsuak, beti negarrez ari diran hoietakoak. Eta ez da politikako kontua; alegia, gorriak beti kejaka ari dirala. Ez".
Zein ote zen, bada, arrazoia? Antza denez, hurrengoa: "Begiek gizonaren barrena adierazten omen dute".
Baieztapen guztiek behar dute bere froga, ordea, eta hona hemen artikulugileak aurrekoari eransten ziona: "Erbiak begi biziak ditu eta bera ere bizkorra da benetan. Behiarenak haundiak dira, paketsuak: iņorri gaitzik egin ezin dion aberea bai da. Bixiguek ur gehiegi edaten dute begietan su piska bat azaltzeko; zabalik eukiaz ere lo daudela dirudite. Eta hala egongo dira gaiņera. Katuak aldakorrak ditu. Jenioaren gora-beheretan ez da makala bera ere! Gizonak? Hogei gizon hartu eta ia abere guztien begiak gogoratuko zaizkigu. Honek txikiak eta erdi itxiak, txerriaren antzekoak. Eta ziur asko gizon txukuna izango da. Horrek biziak, disdiratsuak...; ez esan barruan kopatxo batzuek ez dituenik. Hark haundiak, batera eta bestera nekez ibiltzen diranak, ederrak... Begi sakonek, bekainpeko hobietan sartuak daudenak, errespetua sartzen digute: æZer ote du gizon horrek?Æ. Urruti urrutitik garbi-garbi ikusten dutenak ba dira. Gauez ere bai. Eta baita nundik zer arrapatuko arin eta argi dakustenak ere".



BEGIARI HORTZAKA

Honaino azpimarratutako guztiagatik, gizonezko zein emakumezkoei buruz ari zela esan zitekeen. Baina jarraian esaten zuenagatik, ez dirudi inolaz ere hori horrela zenik: "Andrearengan ikasi dute beren begiak pintatzen; ez betazalak eta bekaiņak bakarrik: begi berak ere bai. Ez dira makalak apaingarrietan!".
Iradokizun hori egin eta gero, baina, den-denok dauzkagun begien inguruan ziharduen, besterik gabe: "Begiak ezin dira ikutu; edozer huskeriak haserratzen ditu; nahiko da haize hotz bat, zakartxo batā Berehala mintzen dira".
Eta segidan, honako pasadizo hau kontatzen zuen: "Gertatua: Taberna batean gizon bat erronkan ari zan: "Zuetako inork begiari hortzaka egin ezetz hogei hogerleko'. "Hik ere ezetz!". Begi postizoa atera zuen bere tokitik eta hortzaka egin zion. Jendeak parre. "Ta? Orain beste begiarekin ere gauza bera egiten badut?". "Tira, tira! Hik gezurrezkoak ahal dituk bi begiak ala?". Hortz postizoak atera zituen ahotik eta beste begiari hortzakatxo bat egin zion. Horrelakorik!"
PILAR IPARRAGIRRE

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan