Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-05-19 -- 1854.zenb

IKTUSA

Jabier Agirre

Espainia osoko adituek hartu zuten parte iazko urriaren 19 eta 20an Espainiako Neurologia Elkarteak antolatutako "Hipertentsio Arteriala eta Garuna" bilera klinikoan. Topaketa iktusaren tratamenduak gaur egun dituen enfoke kliniko eta terapeutiko desberdinetan zentratu zen batik bat, gaixotasun horrek 100.000 pertsona inguru jotzen baititu urtero Espainian.

"Iktusa da emakumetan lehenengo heriotza arrazoia, eta bigarrena gizonezkoetan. Gainera, bera da pertsona helduetan aurreneko ezgaitasun arrazoia edo kausa, iktusa jasaten duten pazienteetatik % 30 ezgaituta geratzen baitira", azaldu zuen Madrileko Gregorio Marañón Ospitaleko Neurologia Zerbitzuko Iktus-taldeko koordinatzaile Antonio Gil doktoreak.
Gaixotasun horrek dakarren arazo nagusia bizi kalitatearen beherakada da, bai pazientearentzat eta baita bere familiarentzat ere. Eta, noski, gaixoaren asistentziak dakarren kostu ekonomikoa. Pazienteen heren bat aurreneko urtean hiltzen da, eta % 50 bost urtetan. Beste heren batek ezgaitasunen bat jasango du: hemiplejia (gorputzeko alde bateko muskulaturaren paralisia), hitz egiteko edo ulertzeko ezintasuna, edota dementzia baskularra. Iktusa da dementziaren bigarren kausa Espainian, alzheimer-aren atzetik, iktusa jasan eta 6 hilabetera pazienteen %20-30ak dementzia edukitzen baitu.
Gaitzaren terapiari buruz, eta urte luzetan garrantzirik gehien gaixotasunaren fase akutuari eman ondoren, egun gero eta gehiago hartzen da kontuan zer gertatuko zaion pazienteari iktusaren ondoren. Ezinbestekoa da bigarren iktus bat gertatzeko arrisku faktoreak identifikatzea (horretan estatinak edo IECA izenekoak aipatu behar dira ondoriorik egokienak eskaintzen dituzten botikak bezala)

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan