Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-05-19 -- 1854.zenb

ĢIdazle profesionala naiz, idaztea profesioa izan gabeģ

Irudika dezagun, une batez, euskal literatura pintura baten gisara. Nola ikusten du Anjel Lertxundi idazleak bere burua margo horren barnean?

Galdera zail samarra da, erantzuteko poesia egin beharko bainuke. Demagun, egunero itsas aurretik ibiltzen naizelako eta itsasoaz gozatzeko aukera dudalako, itsasoak dituen urdin ugari horiek, urdinaren ugaritasun horretan -urdin-berde-gris-urre- dagoen aberastasun eta aniztasun hori, ikusten ditudala: horiek nahi nituzke agertu euskal literaturan, eta halaxe irudikatu nahi nuke neure burua ere bertan.

Poesia idatzi gabe bere poetika erdietsi duen idazlea zara, agian?
Zeuk diozu: agian. Ahalegin handia egin dut, behintzat, neure poetika bat sortzen edo itxuratzen. Memento honetan, irakurle batek nire liburu bat zabaltzen duenerako -nahiz eta liburuak arras ezberdinak izan- nire estiloa, nire jarduteko modua berehala identifikatzen duela uste dut. Nire azken liburuetan batez ere badaude, nolabait, poetika baten zantzuak. Eta hori inportantea iruditzen zait.

Zergatik ez duzu poesia idatzi, ordea?
Ziur asko, nire tenperamentu kognitiboa eta nire prozedura mentalak narratiboak direlako poetikoak baino. Eta jokabide horietan edozein ideia bururatzen zaidanean, ideiak literarioki abian jartzen ditudanean, berehala espazio eta denbora batean kokatzen ditut, hau da, narratzen hasten naiz. Zer egingo diogu, bada? Nire pertzepzio literarioa, nolabait, gehiago da narratiboa poetikoa baino, nahiz eta poetika bat lantzen ahalegintzen naizen.

Nola idazten du Anjel Lertxundik, errito gisara, apika?
Nik esan ohi dut, idazle bat bere lanetik biziko ez baldin bada ere -eta euskal literaturan gehienok ez gara lan honetatik bizi- lan honetatik biziko balitz bezala lan egin behar duela, seriotasun guztiz. Orduan, nire idazteko modua, nolabait, modu diziplinatu bat da, ordu dezente eskatzen duena. Nik neronek ordu asko eskaintzen diot idazteari, nahiz eta ordu horiek askotan etekin handirik ematen ez duten. Nire idazle lanaren ezaugarrietako bat diziplina dela esango nuke. Idazle profesionala naiz, idaztea profesioa izan gabe

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan