Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-05-05 -- 1852.zenb

«Epaiketa ala arrantza, hori da auziaren iltzea»

Pilar Iparragirre

Zer esan dezakezu "Errua eta maitasuna"z?

Funtsean, iruzkin bilduma bat dela.

Nola osatu behar da iruzkin bat, zure ustez?
Liburuez aritzeko orduan, batzuek epaitzea lehenesten dute; beste batzuek, ostera, ateratzea, atzematea. Epaiketa ala arrantza, hori da auziaren iltzea. Iruzkin konkretuetan nahasita datoz biak, jakina. Baina desberdina da liburuaren aurreko jarrera, oinarrizko bultzatzaile gisa bata ala bestea sentitu. Horrez gain, iruzkinak egiteko orduan ere bada beste arriskurik. Gerta daiteke liburuak iruzkingilea itotzea, eta orduan iruzkingileak ezin dio liburuari protesirik asmatu, eta mugatzen da liburuaren pasarteak edo solapa hitzez hitz kopiatzera. Eta beste arriskua da, iruzkingilearen nortasunak liburua bera zapaltzea, eta orduan gertatzen da liburuaren arrastorik ere ez dagoela bere iruzkinean, edo bestela edozein libururi egokitzeko moduko iruzkina dela han agertzen dena.

Iruzkina egiteko beste biderik ez ote dago?
Jakina baietz. Bi gehiegikeria horien artean daude iruzkin izena merezi duten eskribuak. Eta niretzat iruzkin ideala da, liburuari ondo datorkion protesia asmatu eta liburua bera biziberritu, mugiarazi eta hegaldarazten duena.

Nola hautatzen dituzu iruzkina egiteko liburuak?
Ez ditut hautatzen. Batzuei egiten diet, horrela ateratzen zaidalako, eta beste batzuei ez, zergatik ez dakidala. Liburu batzuk asko gustatzen zaizkit, baina ez dakit zer esan haiei buruz. Egia esan, ipuin liburuak-eta, zailagoak zaizkit askotan iruzkintzeko. Saiakera denean, berriz, ideiak laburbiltzearekin nahikoa izaten da askotan, baina ipuin liburu bati haria topatzea nahiko zaila izaten da.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan