- Eduardo Madina, ETAk atentatuan zauritutako PSE-EEko gaztea Batasuna isolatzearen aldekoa da baina ez ilegalizazioarena: «Hankasartzea da Batasuna legez kanpo uztea, gizarteak isolatu behar duelako».
- Jon Idigoras HBko bozeramaile ohi eta Batasunako kideak «Egunkaria»n: «Orain ez dago beste Lizarra-Garazi baterako baldintzarik».
- Xabier Olano, Gipuzkoako Batzar Nagusietako Batasunako bozeramaileak batzarrean esana: «Gure taldea ez dago desberdin pentsatzen duena hiltzearen estrategiarekin ados, gure taldeak giza eskubide guztiak defenditzen dituelako: bizitza eskubidea, ideologia, segurtasun fisikoa, adierazpen eta manifestazio eskubidea, eta demokrazian partehartze politiko askea».
- Jean Espilondo PSko diputatua Le Pen lurrikarak eragin dituen kale agerraldiei buruz: «PS ezin da elkartu kalean Batasuna eta Segiko faxistekin, faxismoaren aurkako nire jarrerak ez baitu mugarik. Le Penek ez du inor hiltzen».
Paul Nicholson EHNEko sindikalista Euskal Herrian da jada palestinarrek egun bizi duten gerra eta zapalkuntza egoeraren berri ematen. 23 egun eman ditu Ramalan Jasser Arafat palestinar buruzagiaren ondoan, oraindik han jarraitzen duen nazioarteko ordezkaritza batekin. Beren babesarekin, Arafaten heriotza saihestu dute seguruenik.
Jose Antonio Pastor, Ortuellako alkatea izango bide da Bizkaiko PSE-EEko hurrengo idazkari nagusia. Hautaketarako kongresua hilabete barru egingo da eta oraingoz bera da hautagai bakarra.
Joaquin Pascal PSNko parlamentari forala eta Iruñeko zinegotzi izandakoa zendu zen apirilaren 24an bihotzekoak jota.
Fermin Irigarai auriztarra izango da aurrerantzean Nafarroako EHNE nekazal sindikatuko idazkari nagusia. Irigaraik, azken lau urteetan karguan izan den Mikel Petrirena ordezkatuko du.
Jakoba Errekondo
Odola berritzeko sasoia dela esan ohi da urte-garai honetan. Beste udaberriren batean aitatu izan dugun zaingorriaren ura (Geranium robertianum) aurten osinarekin (Urtica dioica) osatzen saiatuko naiz.
Osina edo asuna oraintxe da puri-purian. Puja berri berde-beltz lerdenak ikusi eta koskaizoa emateko irrika sortzen du. Eta zergatik ez bada eman? Bildu puntta berrienak, uretan ondo-ondo garbitu, zorten zekendua kendu eta hostoaei egosaldi pasadizo bat eman eta entsaladari, arrautzopilari, arrozari, bexamelarià nahi denari erantsi eta aho-sabaia gozatu.
Gozoaz gain osasuntsua da osina. Osin-ura gernu eragile aparta da, diabeteari aurre egiteko ona, azukrea jaisten baitu, egosia edo entsaladan anemia gainditzeko laguna, A eta C bitamina ugari izateaz gain, burdina eta fosforoa baititu, hostoekin batera sustraiak ilea indartu eta berritzeko eta zahia edo zoldari aurre egiteko egokiak dira, erreuma, lunbagoa eta ziatika arintzeko zarbekin soina igurzten da.
Nekazaritzan landareen defentsak suspertu, hazkuntza sustatu eta arerioen erasoa atzeratzeko osin-ura erabiltzen da. Osinak egun pare batez uretan eduki eta gero landareak busti
Jabier Agirre
Bularreko irudi bidezko diagnostikoan adituak ziren 200 espezialista baino gehiago bildu ziren Cordoban, Bularreko Irudi Bidezko Diagnostikoaren VI. Ikastaroan, alor horretako teknikarik eta aurrerapausorik berrienak aztertu eta eztabaidatzeko: mamografia, erresonantzia magnetiko nuklearra (EMN) ekografia edo hiru dimentsiotako (3D) ekografia, betiere bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarraren bidetik.
Bularreko minbizia ahalik eta bizkorren detektatzea ezinbestekoa da, ahal bada ukitzeko moduan egon baino lehenago. Gauzak ongi egiten direnean, diagnostiko edo detekzio goiztiar horrek mastektomia (edo bularraren erauzketa) ebitatzen baitu kasuen % 60an. Eta bide horretan, mamografia da bularreko minbiziari aurre egiteko arma nagusia. Oso gutxi dira, zorionez, mamografia bidez ikusten ez diren bularreko minbiziak, eta kasu hauetan, beste teknika batzuk erabili beharko dira, EMN esate baterako.
Behin mamografiak bularrean kozkor bat dagoela baieztatu duenean, badira gaur egun kirurgiarik gabe bularreko kozkor hori gaiztoa (kartzinoma bat, normalean) edota onairea ote den esaten diguten teknika ez hain agresiboak: bularreko ziztada edo puntzioak, adibidez, eta ondorengo biopsiak diagnostikoa ziurtatuko digu, eta ondoren, biopsiaren emaitza bat edo bestea izan, medikuak hurrengo probak programatuko ditu (diagnostikoaz gain, tratamendua zer-nolakoa izan behar duen erabakitzeko), gaixoarentzat onurarik gehien bilatu nahian. Azken finean, diagnostikoa eta tratamendua kasu bakoitzean modurik hoberenean diseinatzeko
JABIER AGIRRE
ALDERDIEN BANAKETA
OTSAILAREN 22an bildu ziren Ajuria Enean garai bateko izen bereko itunaren sinatzaileak, baina bilera hartako espiritua gero eta desitxuratuago ageri da. PPk eta PSOEk Batasuna legez kanpo jartzeko egiten ari diren lanean islatzen da batetik aipatu bi alderdiak eta Jaurlaritza sostengatzen dutenen arteko banaketa; bestetik, Eudelen haritik egin nahi den deklarazioak ere ika-mika ugari sortu du. 1998ko su-etena eta 2001eko maiatzaren 13ko hauteskundeen ondoren, euskal politika Ajuria Eneko Itunaren garaiko giroa eramatearen zailtasunak gero eta ageriagoak dira.
SEGURTASUN EZA, OPAROTASUNA ETA DESBERDINTASUNAK
LE PEN lurrikarak goitik behera astindu du Frantziako panorama politikoa, baina hausnarketa eta eztabaida giroa Europa osora zabaldu da. Segurtasun ezaren gainean zentratu zuen FNko buruzagi ultraeskuindarrak bere hauteskunde kanpaina, eta gaiak mendebaldeko gizarteetan hari ugari dituela erakusten du. Oparotasunak gora egin du herrialde garatuetan, sektore ugariren bizi maila handituz, baina oparotasun hori ez da ongi banatua eta desberdintasunak ere gero eta handiagoak dira, gizarte sektore ugari marginaltasun eremuetara gero eta gehiago bultzatuz. Garapen maila handia izan duten hirugarren munduko herrialdeetan, desberdintasunak bereziki biderkatzen dira. Segurtasun ezaren inguruan sektore aurrerakoienetatik egiten ari den erreflexioetakoa da.
BATASUNA LEGEZ KANPO? KLASE POLITIKOA HAUSNARREAN
GIZARTE eta politikako eragileen artean gero eta gehiago dira Batasuna legez kanpo jartzeak euskal gizarteko giro politikoan erabateko eragina ekarriko duela pentsatzen dutenak. Ondorioak? Horra hor koxka, eta hipotesi ugariren sorlekua. Mendi joera nagusituko al da Batasunan? Batasunaren espirituak topatu ahalko luke adierazpen politikorako sigla eta zirrikiturik hauteskunde batzuetan? Zer egingo lukete Aralar, Zutik, Batzarre eta ABk hauteskundeen aurrean? Eta Jaurlaritza sostengatzen duten alderdiek? Batasuna gabe hautesontzietan -eta agian ezker abertzalerik gabe-, PPk eta PSE-EEk iazko maiatzean lortu ez zuten gehiengoa osatu ahalko lukete zenbait leku eta instituziotan?
FERNANDO SEBASTIAN GOTZAINA GERO ETA LERRATUAGO
UPN-REN ikuspegi politikoarekin gero eta lerratuago agertzen ari da Fernando Sebastian Iruñeko artzapezpikua bere adierazpenetan. UPNko gazteek antolatutako ekitaldi batean esan berri duenez, «autodeterminazio eskubidea ez da oinarrizko eskubide bat» baizik eta aukera politiko bat. Bere ustez ez dago argi «herri bat izanagatik Euskadik independentziarako eskubidea duenik», autodeterminazioarako eskubidea herri okupatuei dagokielako. Bere ustez, Euskal Herriak inoiz ez du jasan beste herri baten okupaziorik. Hau guztia, «ikuspegi erlijioso eta morala» erabilia. Halaber, bere esanetan, ezin da esan euskara hizkuntza jazartua denik.
«IKURRIÑA ETA EAE-KO BANDERA» 2001EKO SAN FERMINETAN
SAN Ferminetako uztailaren 6ko txupinazoan sarri izaten dira tira-birak Iruñeko udaletxeko balkoian, nagusiki ikurriña dela eta. 2001. urtean tira-bira horietan partehartutako bi pertsonen aurka urtebeteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak, besteak beste, liskarren ondorioz «udaltzain bati eragindako zauriengatik». Tira-biran parte hartutako udaltzainetako batek deklarazio judizialean zionez, «dena oso azkar gertatu zen, baina oso argi ikusi nuen nola akusatuak bi bandera zeramatzan, bata ikurriña eta bestea EAEkoa». Udaltzain honen esanetan, banderak zeramatzan akusatu honek bultzatu zuen udaltzaina eta horren ondorioz zauriak eragin.
NAFARROA, EUSKARA ETA POLIZIA
170 ikasle, langile eta irakasle Nafarroako Unibertsitate Publikotik basatiki kanporatuak izan ziren euskararen alde itxialdi baketsua egiten ari zirenean. Horietatik ehun ikasle atxilotu zituen Polizia Nazionalak, Iruñean ohikoa den bere jarrera bortitzarekin. Guztia Javier Perez Prados NUPeko errektorearen baimenarekin eta, azken finean, UPNk Nafarroan euskal usaina darion edozeren aurka indarrean jarri duen eraso giroaren estalpean. Alderdi eta gizarte eragile askoren salaketa izan du errektorearen eta poliziaren jarrerak, UPN eta PSNrena ezik, gainerako guztiena.