Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-29 14:59:50
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-04-21 -- 1850.zenb

Jesus Rubio

Pilar Iparragirre

Zer asmorekin idatzi duzu "Euskararen garabideak"?

Liburu honekin, euskaran badagoela arazo intralinguistiko komunikatibo garrantzitsu bat mahaigaineratu nahi nuen. Arazo hori oso larria da, eta liburuaren bitartez, niri gustatuko litzaidake eztabaida piztea, ea Euskaltzaindiak, filologoek edota beste profesionalek hori konpontzeko bideak jartzen dituzten.

Eta zein da mahaigaineratu duzun arazo larri hori?
Liburuan argudiatzen dudana da, orokorrean, lanabes prepositiboez baliatzen den joskera, ahaltsuagoa dela, eraginkorragoa, hizkera pospositiboa, hau da, lanabes pospositiboez baliatzen den joskera baino. Zeren lanabes prepositiboez baliatzen bazara, esango duzuna, aurretik aurkezten duzu, eta orduan irakurleak badaki zeri buruz hitz egingo duzun, eta ez da orain gertatzen dena gertatuko, hots, hasieran xehetasuna ematen duzula, eta inportantea den zerbait paragrafoaren azkenerako utzi. Euskara, munduan beste hizkuntza asko bezala, nagusiki tresna pospositiboez baliatzen da, eta hori, ikuspuntu komunikatibo batetik, arazo bat da berez, konponbidean jarri beharko litzatekeen arazo bat. Baina gainera, gure kulturan, gaztelania eta frantsesa bezalako hizkuntza oso ondo garatuak dauzkagularik, arazo konparatibo bat ere badago. Eta liburuan egiten dudana da arazo hori azpimarratu, ondo finkatu, mahai gainean jarri eta oso larria dela nabarmendu.

Eta zer-nolako konponbideak aurreikusten dizkiozu?
Nik jartzen ditut nire bideak. Nire ustez, soluzio logikoa, euskarari baliabide prepositiboak ematea da. «Baizik eta», «zeren eta», «salbu eta», adibidez, euskararen barruan dauden lanabes prepositiboak dira, eraginkorragoak, ikuspuntu komunikatibo batetik.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan