Plazido Muxika Euskaltzaiņa, erdal-euskerazko iztegiaren egille
Errialde
Plazido Muxika euskaltzaiņa Urnietan jaio zan, 1906 garren urtean, Oria izeneko auzoan, baiņa mutiko zalarik Altzara joan ziran bizitzera. Andoaingo apaiztegian Latiņa ikasi ondoren, Loiolan sartu zan, Jesus-Lagun, 1922 garren urtean. (...) 1929 garren urtean Ego-Amerikako Colonbiara jo zuen. Onen bidez bidali zion Alfonso XIII-garren erregeak Santa Krutz apaizari zillarezko turuta ederra. Loiolako gelan dauzka Santa Krutzen oroigarri eder bat eta aren azkeneko argazkiak, Jesusen Lagundian sartu bai zan Santa Krutz 82 urte zituela. 86 urterekin il zan. Plazido langille porrokatua dugu. Ez da erraz berarekin egotea. Beti bere gelan sartu eta lan eta lan ari da. Baiņa alare prest dago gurekin itzegiteko. (...) Zu ezagunena, euskaldunon artean behintzat, erdal-euskerazko iztegiak egin zaitu. Nolatan asi ziņan lan neketsu ontan? "Amerikan artu nuen iztegi ori egiteko erabakia. Andes mendietan barrena, beroaren beroz leer eginda nenbillela, atseden artzeko bide-bazterreko enbor baten gaiņean exeri nintzan. Aldameneko beste enbor baten azpian paper-puska bat ikusi nuen, eta lurretik jaso nueneanā ametsetan nengoela iruditu zitzaidan! Zer izango eta... gure gerra-aurreko æArgiaÆ asterokoaren puska bat zan. Ez nuke asmatuko azaltzen nik orduan nere barruan nabaitu nuen biotz-zirrara. Tximistak jota bezela gelditu nintzan. æArgiaÆ alajaiņa Andeseko mendietan!" (...) (1972-IV-16)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.