Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-14 09:19:54
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-03-31 -- 1848.zenb

«Jende helduaren arretak harritu gaitu»

Pilar Iparragirre

Zer dela-eta «Sin vergüenzas / Lotsa-gabe»?

Vaiven Produkzioak-en enkarguz hasi ginen Felipe Loza eta biok antzezlan honen testua osatzen. Bion artean egina izan da, taularatzeko orduan nik zuzendu nuen arren. Gaztaro gordinean dauden neska-mutilen arreta bilatzeko eskatu zitzaigun, eta hori egiten saiatu ginen, gazte horiek sexuaren inguruan izan ditzaketen jakinahi eta zalantzak agerian jarriko zituen gidoia egiten.

Zein zen zuen helburu nagusia?
Sexuaren gaia ausardiaz jorratzea, itzulinguruka ibili gabe, ikuslearengana ludikoki iristeko moduan. Oso jende gaztea etortzea espero genuen, eta haiek kezkatzen dituen gaiak sartu genituen: anorexia, norbaitekin sexu harremana izaten duzun lehen aldia, ea lehenbailehen egitea komeni den ala itxarotea hobe den... Guk zera adierazten genuen, edozein unetan egitea duzula, zer egitera zoazen argi badaukazu eta babesteko neurriak hartzen baldin badituzu. Asmatu genuela uste dut, antzeztu genuenean ikuslea oso identifikaturik somatu genuelako.

Ikusleak gazteak izan al dituzue beti?
Inola ere ez! Jende helduaren arretak harritu egin gaitu, heldu asko etorri baita «Sin vergüenzas/ Lotsa-gabe» ikustera, bai euskaraz zenean eta bai erdarazko bertsioan. Haiseran, gazteentzako funtzioak antolatzen genituen, baina gero denei irekiak antolatu behar izan genituen. Badirudi sexuaren gaiak denon interesa pizten duela...

Askotan taularatu al duzue?
Harrera oso ona izan du lan honek, dagoeneko ez dakit zenbatetan taularatu dugun. Irailean Katalunian aurkeztuko da, katalanez.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan