«Ez nau nire ikusmolde politikoa agertzeak asaldatzen»
Iaz, Lizarra-Graziko Akordioaren ondoko aro berri baten bidean, pertsona batzuei zubiak eraikitzeko aukera iritsi zaiela esan zenuen. Nolakoa da politikan ari zareten pertsonen arteko harremana. Zaila oraindik ere?
Zaila da beti. ABn, ordea, alderdietako jendearen arteko harremanak landu daitezkeela uste dugu. Alderdien egiturak funtsezkoak dira, baina Aberri Eguna bateratu bat gauzatzea jendearen arteko harremanei esker posible izango da. Lizarra-ko Akordioaren garaian hainbat urrats eman zen -pertsonen ideien gainetik- kide bakoitzaren nortasunari esker. Harrezkero, elkar ezagutu dugun heinean, errazagoa zaigu elkar ulertzea.
Pertsona edota militanteen lanen ondorioz egiturak aldatzen hasten direnean, ez ote dira tirabirak sortzen?
Ez dira zergatik sortu behar. Sekretua da zeure adore eta kemena helburu baten mesedetan jartzea. Ni horretan ari naiz egun. Bai EAJ bai EA nahiz ELAko jendearengana iristeko neure harremanak landu ditut. Baina, ez naiz bakarrik neure borondatez ari, ABren izenean ari naiz. Proposamen bat baldin badut zuzendaritzan aurkezten dut, eta alderdikideek ez badute ontzat ematen bertan behera geratzen da. Nire ideia ona baldin bada, aitzina egiten dugu. Asmoak elkarri azaltzen eta onbidean jartzen saiatzen gara, ez dira guztiz bide pertsonalak sekula, proiektu orokor baten zerbitzurako harreman pertsonalak dira. Jakina, bakoitzak bere izaera izanik ere, proiektuak pertsonen nortasunean eta beren lanean funtsatzen dira, arrakasta denon arteko elkarlanean oinarritzen da.
Politika posibilismoaren bidez egiten da, errezeloak sortzen dira. Ez al duzu inoren aldetiko estutasunik sentitu?
Orain arte inork ez nau estutu. Jasaile ona, agian. Alderantziz, oro har, herriko jendeak sostengu morala ematen dit. Orain, Hegoaldean bereziki. Errezeloak izaten dira, batzutan, hori noramala da. Baina inork ez ditu bere ateak itxi nahi. Batzuek, beharbada, ni baino gaizkiago daramate oraingo egoera zaila, nik, benetan, ez dut gaizki eramaten. Ez nau bederen, nire ikusmolde politikoa agertzeak asaldatzen. Gainera, lasai nago, ez naiz politikari profesionala, ez naiz bizi politikatik, eta ABko idazkaritzako kide edo eleduna izateari utzi behar badiot ere, ez da mundua bukatzen. Politikatik kanpo badago ere bizitzea. Bizitzan badira beste proiektuak eta askotan utzi behar izaten ditugu politikan ari garelako
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.