artikulu nagusira itzuli
MAHAIKIDEAK
`Piztu'ponentziaren egilea
Bilbon jaioa da. 46 urte ditu. San Franzisko auzoko bizilagun ohia. Hegoamerikan bizi izana da hainbat urtez. Gorbeiako magalean bizi da gaur egun, errota batean. Autodidakta. Bidaiaria eta naturari buruzko liburuen egilea. HASIko militantea izana. Santiago Brouard taldeko kidea. Lemoizko Zentral Nuklearraren aurkako mugimenduaren partaide izan zen. Baltasar Garzon epaileak «Piztu» agiriaren egilea izateaz akusatu eta kartzelaratu zuen 2000an.
Nekane San Miguel
Bizkaiko Auzitegiko magistratua
A rrasaten jaioa, 1953an. Zuzenbide Ekonomikoko ikasketak Deustun egin zituen eta abokatu lanetan hasi zen 1976an, Eibarren lehenik eta Arrasaten gero. Bizkaiko Auzitegiko Magistratua da egun. Pontevedrako Cangas de Morrazon hasi zen epaile gisa, 1991n; Tolosara etorri zen gero. 1997tik 2000ra Bilboko Instrukzioko 7. Epaitegian jardun zuen. 1971tik 1977ra euskara irakasle izan zen gau-eskoletan. Bergarako UNEDen zuzenbide klaseak ere eman zituen.
Rafael Sainz de Rozas
Zuzenbide Penaleko irakaslea
Bilbon jaio zen 1961ean. Bertan bizi da. Lana, berriz, Donostia eta Leioako Unibertsitatean (EHU) egiten du. Zuzenbide Penala irakasten du euskaraz. Deustuko Unibertsitatean irakasle izana da. Abokatu lanetan aritu da intsumisoen defentsan. Salhaketa elkartearen kolaboratzailea da. 1981etik 1996ra Euskadiko KEM-MOC taldearen partaidea izan zen. Kontzientzia eragozpenaz, desobedientzia zibilaz nahiz bakea eta gatazkaren ebazpenari buruz erruz idatzi du.
Xabier Etxeberria
Filosofian doktorea
Arroniz (Nafarroa) herrian jaio zen 1944an. Filosofian doktorea da. Deustuko Unibertsitateko etika irakasle da eta unibertsitate honetako Giza Eskubideko Institutuaren partaidea. Bakeaz erakundearen partaidea eta bakerako hezitzailea da. Etika politikoaz eta giza eskubideei buruz idatzi du batez ere. 1997an, «Bakeaz» aldizkarian: «Etica de la desobediencia civil», eta 2002an, «Enfoques de la desobediencia civil», Deustuko Unibertsitateko aldizkarian.
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.