Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-03-31 -- 1848.zenb

- PSE-EEko Gemma Zabaletak ćEgunkariaĆn: «Batasuna legez kanpo izendatzea eraginkorra den ikusi behar da. ETA Batasuna jaio baino lehenagotik da eta Batasuna legez kanpo utzi arren, ETAk jarraitu dezake. Zenbat eta beso politiko gehiago, orduan eta esku armatu gutxiago eta alderantziz. Batasunak egungo esparrua hartu behar luke abiapuntutzat nahi duena aldarrikatzeko. Bide hori legez kanpo uztea baino emankorragoa litzateke».
- PSE-EEko Patxi Lopezek ćEl PaisĆen: «Argi dago, arriskatzen ez duenak ezin du arrakasta izan. Eta euskal politikak denbora gehiegi darama lubakietan ez atzera ez aurrera. PSE-EEk ekimena hartu duen bakoitzean gauzak aldatu egin dira. Berriz egin behar da».
- PSE-EEko Carlos Totorika ćEl PaisĆen Ajuria Eneko Itunaren garaiaz eta Miguel Angel Blancoren hilketaren ondorengo egunez: «Une historikoak errepikaezinak dira, baina EAJk benetan planteatuko balu demokratekiko batasuna eta baldintzarik gabeko ETAren suntsitzea, bat-batean bukatuko genuke ETArekin».

Francesco Cossiga Italiako lehendakari ohiak salatu duenez, berak Batasunako Arnaldo Otegi eta Joseba Alvarezekin Italian egindako bilera grabatzen saiatu zen Cesid. Cossigak, halaber, Nafarroara etorri behar zuela iragarri du baina bidaia bertan behera utzi du; beldur da Espainiako zerbitzu sekretuak bera hiltzea eta gero atentatua ETAri bizkarreratzeaz.
Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) azkenean bere campusa izango du Erriberan, PSN, Ezker Batua, CDN eta EA-EAJk Legebiltzarrean ekimen hau gauzatzeko lege proiektua bultzatu ondoren. Nafarroako Gobernua, NUP eta Tuterako Udalaren artean batzorde bat sortuko da campus honetan zein titulazio izango diren zehazteko.
Odon Elorzaren ustez, abertzaletasunak autodeterminazioaren eskaera atzeratu beharko luke ETAk borroka armatua utzi arte.

Jakoba Errekondo

Eguna moztu, gero eta argi gutxiago eta tenperaturak behera. Honela laburbildu daiteke estreinatu berria dugun udazkena. Neguaren atari aurrean sartu gara eta landareek prestaketa lanak abiatuta dituzte dagoenerako. Haziak zabaltzeko fruituak bota, azalak loditu, kimu-begiak ezkatapean babestu, hostoak jakiz hustu, erreserbak pilatu eta hilabetetako loaldira makurtu.

Negua badator, baina landareentzat soilik ez, baita hauen arerioentzat ere. Zorri, ontto, kukurrutxa, lizun, euli, armiarma eta abar ere negua ahal duten erosoen igarotzeko prestatzen ari dira. Azala bereziki loditutako arrautzak errun, erreserbak metatu, beroki gozoz inguratu, espora iraunkorrak sortu, izotzak joko ez duen landareen zirrikituetan ezkutatu eta abar.
Hala ere, lan hauek denak alferrikakoak izango dira gehienentzat negua na-tural samarra etortzen bada. Hotzak garbitasun latza egiten du. Guk ere gure landareen babesteko sasoi honetan egin dezakegu lanik eraginkorrena. Frutarbolak, adibidez, hostoak erortzen ari direnean olio berezi batzuekin tratatzen dira. Olio honek ezkutuan dauden arrautz, intsektu eta esporen gainean barreiatuz geruza bat moldatzen du eta arnastea eragozten dienez ito egingo dira, neguko hotzaren lana osatuz. Honek arerioen udaberriko lehen belaunaldiak ahulak izatea dakar eta landareen urteko pujaldi indartsuenaren sasoia areagotzen du

Jabier Agirre

Bizimodu luze eta zoriontsua pertsona bakoitzak jan-neurria, ariketa fisikoa edota zailtasunei aurre egiteko mekanismo egokien inguruan hartutako erabaki edo aukeren ondorioa izan omen daiteke". Horixe da, behintzat, Ameriketako Estatu Batuetako ikertzaile-talde batek atera duen konklusio nagusia, 60 urtean zehar 724 pertsonaren osasun mental eta fisikoa aztertu ondoren, AEBetako Psikiatria Elkarteko aldizkarian argitaratutako lanak esaten duenez, Georges Vaillant arduradunetako baten hitzetan.

Ikerketa, orain arte parekorik izan ez duena, 1940. urtean hasi zen, ikertzaileek zahartze osasuntsu eta zoriontsua aurresateko gai zirela zazpi faktore identifikatu eta gero: alkohol-kontsumo moderatua, ez erretzea, ezkontza egonkorra, ariketa fisikoa, pisu egokia, zailtasunei aurre egiteko mekanismo positiboak edukitzea eta presiorik eza izan ziren 7 faktore iragarle horiek.
Bost urtean behin azterketa fisikoak egin zizkieten ikertutako pertsonei eta baita horien parean aztertutako beste 724 pertsonak osatzen zuten kontroleko taldeari. Azterketa psikosozialak, berriz, bi urtero egin zizkieten. 65 urte bete zituztenean, jatorriz pobreenak ziren gizonezkoen baldintza psikiko eta fisikoak Harvard-eko ikasleek (konparazioko taldean horrelakoak erabili baitziren) 75 urtera iristean eduki zituztenen antzekotzat jo zituzten ikertzaileek. Eta hortik, ikertzaileen ustez, heziketa izan zela esan daiteke diferentzia ezarri zuena, ez dirua ezta estatus soziala ere.
"Zahartzaro aktiboa eta zoriontsua ez da agian zorte-kontua, ezta astroen menpean dagoen zerbait ere, geure geneen eta geure eskuetan dagoen zerbait baizik" esan zuen Georges Vaillant-ek

HALAKO EGOERA, HALAKO ABERRI EGUNA
EUSKAL Herriko indar abertzaleek beti hartu izan dute erronkatzat Aberri Egun bateratuak egitearena. Bere osotasunean behintzat, hurrengoan gauzatu beharko da helburua. Euskal gizartean banaketa egoera bizi da abertzaletasunean eta horren isla Aberri Egunean ere horixe da, banaketarena. Batzeko eta garai esperantzagarriagoak berpizteko ahaleginak, dena den, hor dira eta ikusi behar orain tamainako ahaleginaren fruitua zein den. Edozein eratan badirudi Abertzaleen Batasuna, bere txikitasunetik, gero eta erreferentzia garrantzitsuagoa bihurtzen ari dela abertzaleen estrategia bateratuei dagokienez.


GUTXI HEDATUTAKO ARGAZKIA

IA astebete iragan da jada Unai Romanoren aurpegi erabat desitxuratua ezagutzera eman zenetik. Argazkiak, ordea, ez du izan halako oihartzunik giza eskubideen urraketaren aurrean horren sentiberak diren komunikabide eta klase politikoan. Berdintsu gertatu zen Iratxe Sorzabalen kasuan eta berdintsu beste tortura salaketa askorekin ere. Oso begibistakoa da giza eskubideen urraketa mota guztien aurrean ez dela berdin jokatzen: kasurik onenean tortura salatzen da, baina ez da berau eman ez dadin edo saihesteko neurririk hartzen.


EUROPAKO BATASUNAKO ENERGIA MINISTROAK IRUŃEAN

ORAINDIK Bartzelonako zalaparten txinpartak guztiz itzali ez direnean, Iruńean egingo da apirilaren 26an Europako Batasunako Energia Ministroen Kontseilua. Bartzelonan legez, kontrol neurri zorrotzak espero dira. Kontseiluari dagokionez, besteak beste, Bartzelonako gailurrean onartutakoaren garapenari ekingo zaio.


ASTE SANTUAREN BUELTAN

AJURIA Enean iragan otsailaren 22an alderdiek hausnartutako neurriak ahalik eta lasterren gauzatzeko ahalegin bizia egiten ari da Ramon Jauregi buruzagi sozialista, modu publiko zein isilean. Eta badirudi behin alderdi sozialistaren kongresua iraganda eta Aste Santuaren bueltan, Batasuna alkatetzetetatik kentzeko operazioa prest izan daitekeela. Jose Manuel Zorrila, EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakaria urrutirago joan da Batasuna legez kanpo uzteko eztabaidan, eta ćEl Diario VascoĆn egindako elkarrizketa batean dioenez, hilketen aurrean zinegotziak abstenitzea kontuan hartu behar da alderdi bat legez kanpo uzteko irizpideetan.


ARBELOAREN ONDOREN LOLA EGURENEN TXANDA

LOLA Eguren, Foru Legebiltzarreko lehendakari ohi sozialistak ere iragarri berri du PSN utzi duela eta bere alderdi ohia noraezean ikusten duela, batez ere Batasunarekiko jarreran. Lola Egurenek bere parlamentari kargua utzia zuen jada duela hilabete batzuk eta Victor Manuel Arbeloak joan den astean egin bezala, PSN utzi duela iragarri du. Arbeloak, gainera, egungo Nafarroan bere ideiak ondoen defendatzen dituen alderdia UPN dela jakinarazi zuen. Egurenek orain politikoki umezurtz dagoela aipatu du. Miguel Sanz presidenteak, bestalde, beste proiektu batzuetatik aldendu direnak UPNn ateak zabalik dituztela iragarri du.

PSE-EE: ETA-REN JOMUGA NAGUSIA

Azken bi hilabeteetan PSEko hiru kideren aurkako atentatuak egin ditu ETAk, horietako bi zaurituz eta bat hilez. Une honetan, beraz, alderdi sozialista da ETAren lehen jomuga. Juan Priede, Orioko PSE-EEko zinegotzi bakarra alderdi honen kongresuaren atarian hil zuen, horrek duen esanahi politiko sakonarekin. ETAk argi utzi nahi du PSErekin aritzea zein arriskutsua den, behintzat bere gustuko klabeetan ez bada. ETAk bere zurrunbilo armatu itsuan jarraitzen du, bere jarduera geldiaraztea eskatzen dioten gero eta sektore zabalagoei muzin eginez, eta gertuen duen ezker abertzaleko sektorea politikoki gero eta gehiago zokoratuz.

hemeroteka

1847. zenbakia | 2002-03-24
1846. zenbakia | 2002-03-17

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan