Aberri Eguna 2002


2002ko martxoaren 31n
Aberri Egunaren ospakizunak 70 urte beteko ditu aurten. 1932an ilusio handiko garaiak bizi zituen abertzaletasunak: Primo de Riveraren Diktadura amaitu berria zegoen eta, gainera, EAJri alderdi bakar modura iharduteko aukera gauzatu zitzaion. Bi datu nagusi horiek kontutan izanik, EAJ indartsu batek gure herriaren eskubideen aldeko urrats finkoak eman zituen, bai gizartegintzan eta baita politikaren alorrean ere.

Masen alderdi modura antolatua, Eusko Alderdi Jeltzalea ahalik eta alderdikide gehien biltzen saiatu zen, baita lortu ere! Nire herriko alderdikide zahar batek harro esaten zidan bezala, garai hartan EAJ gaztedi guztia bereganatzen hasi zen: karlisten seme-alabak jeltzale bihurtu ziren. Antolaketa honen bidez gure alderdiak politikoki eta ekonomikoki zeuzkan gabeziak ederki bete zituen, abertzaletasunari gizarte egituraketa sendoa eskaini ziolarik. Euskal kulturaren eta hizkuntzaren berpizkunde garaiak izan ziren.
1932KO Aberri Egun hartan Getxoko Alkate eta Madrilgo Gorteetan Diputatu zen Jose Antonio Agirrek hitzaldia egin zuen Sabin Etxeko balkoitik. 28 urte zituen, eta hitzaldia euskal gaztediari eskaini zion, hain zuzen ere EAJren batasuna bultzatu zuen belaunaldi gazteari; lau urte beranduago Euskal Herriko mendietan bere odola isuri zuen gaztediari.
Agirrek egun seinalatu haren zentzua azpimarratu zuen, alegia, Euskal Aberriaren askatasuna. Ezin dugu ahantzi, garai hartan euskal politikagintza pil-pilean zegoela: 1931eko apirilean II. Errepublika aldarrikatu zen, eta irailean Alcalá Zamorari Lizarrako Estatutua aurkeztu zioten Hego Euskal Herriko 420 alkatek, erantzuna ezezko borobila izan zelarik. Ezer ez duena jabetzen da errazen eskuduntza xume bakoitzak duen garrantziaz, eta Agirreren egun hartako hitzek horixe zioten Estatutuari buruz: «Gauza txikien barnean ere Aberri osoa datza». Baina era berean, herri modura demokratikoki erabakitako eskaria ukatu izanaren emaitza ere argi azaldu zuen: Euskadiren independentzia osoaren aldarrikapena.
Hirurogeita hamar urte beranduago, mende eta milurteko berriaren hasieran, kristoren itsas tiraina etorri da abertzaleontzat. 1998ko ilusioaren ondoren, Euskal Aberriaren izenean euskaldunak hiltzen dituzten horiek erabat lotsarazten gaituzte, eta gure izena mundu guztian zehar kakazten dute, Espainiako faxista guztiak elikagai politikoz oka egiteko moduan asebetez.
ETAren aldebakarreko erabakiarekin gure herria salduta gelditu da, izan ere, Idahoko kasuan argi ikusten den bezala, zein aurpegirekin defenda dezakegu euskaldunok gure herria munduan zehar, abertzale ez diren pertsona xeheak gure kaleetan untxien antzera ehizatuak direla jakinarazten den bitartean? Oraindik ere hainbat eta hainbatek abertzaleon arteko kolaborazioa eskatzen du, oinarrizko kontu honen inguruan Ezker Abertzaleak duen jarrera onartezina apropos ezkutatuaz.
EDOZEIN kasutan, irakurketa beltz soila ez egitearren, 2002ko Aberri Egunean abertzaleok eta gazteok ezinbestekoa dugun hausnarketa sakonari ur tanta xumea eskaini asmoz kontu pare bat plazaratu nahi nuke.
Lehenik eta behin, 1932an bizi zen giroa gogoratuaz, militantzia politikoak duen garrantzia azpimarratu nahi nuke. Botere politiko eta ekonomiko nagusien gainetik, gizarte egituratu eta kontzientziatu batek ez du mugarik hirugarren milurteko honetan, baldin eta gauzak txukun aztertu eta planteatzen baldin baditu. Hori horrela, gure herriak bere etorkizuna erabakitzeko duen eskubidea behar den bezala gauzatzeko, heldutasun politikoa eta militantzia ezinbestekoak ditugu abertzaleok. Eta biak batera, izan ere, heldutasun politikoak ez baitu ezertarako balio laino guztien gainetik gure herriari so dagoen hainbat intelektualtxoren kasuan, eta are gutxiago balio baitu militantziak, autobusak erretzen edo lagun hurkoa hiltzen diharduen haurtxo politikoaren kasuan.
Maiatzaren 13an, herri honek erakutsi zuen nerbio politikoa mantendu eta indartu beharrean gaude, Euskal Herriaren askatasuna eskura daukagulako


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Aberri Eguna
2023-04-12 | Euskal Irratiak
Mikel Iribarren
"Duela 60 urte, sekulako kuraia behar zen plazetan euskaldun gisa agertzeko"

Aberri egun jendetsua izan da Itsasun igandean.1500 lagunek manifestaldian parte hartu zuten eguerditan, Bagira prozesuak deiturik. Itsasuko plazatik abiatu dira Atharriraino. Eta elizaren ondoko oroit harrian izan dira hitzaldiak.


2023-04-11 | Leire Artola Arin
Bagira prozesuak 2024ko Aberri Egunera arte abiatu du mugimendu abertzalearen estrategiaren gogoeta

Ipar Euskal Herriko mugimendu abertzalea Itsasun elkartu zen apirilaren 9an, 60. Aberri Eguna ospatzeko, eta Bagira prozesuak iragarri zuen “fase berri bat” zabaldu dutela. Parte hartzera eta elkartzera deitu dituzte herritarrak, Izan ginen, bagira, izanen gira... [+]


2023-03-28 | Euskal Irratiak
Itsasun ospatuko da Bagira ekimenaren Aberri Eguna

Bagira ekimenak, abertzaletasunari hats berria eman nahi dio Iparraldean. Transmisio historikoa landu da lehen fasean. Aberri Egunetik goiti gogoeta berriak abiatuko ditu, bide-orri berri bat adosteko.


Eguneraketa berriak daude