Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-03-24 -- 1847.zenb

LANDAREAK

Katoliko apostolikoen sektaren zaleak izan aurretik euskaldunok basoa eta natura gurtu izan dugula inor gutxik zalantzan jartzen du. Ekaingo kobazuloko "katedralean" zaldiak margotu genituen eta landare ugariren erabilera erritualek egundaino bizirik diraute, ia nonahi.

Zuhaitzak metaforatzat jotzea metafora hitza bera baino zaharragoa dela dema egingo nuke. Zuhaitza handia da, errespetua sortzen du, toki harrigarrietan hainbesterainokoa nola hazi eta bizi daitekeen zehatz-mehatz ezin uler dezakegu eta abar. Arkitekto, filosofo, paisajistaà jende askok hartu du zuhaitza eraikuntza, gizartea, giza-zientzia eta abarren eredu gisa.
Etxe bioklimatikoak egin nahi ditugu orain. Zuhaitza eredu. Arkitekto batzuentzat eraikuntza zuhaitza da eta bere azalaz hitz egiten dute. Eraikuntzak apopilo asko ditu; zuhaitza mikroekosistema bat dela esan daiteke, apopilo, lagun, bisitari eta abarrekin. Bere hondakinak birziklatu egiten ditu lurrera bueltatuaz. Igogailua ere duela milaka urte asmatu zuen, zuhaitzak, ura eta elikagai kiloak eta kiloak etengabe igo eta jaisten baititu, matxura eta alarma handirik gabe

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan