Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-03-24 -- 1847.zenb

«Belaunaldi bien artean ez da egon transmisiorik»

Pilar Iparragirre

Frankismoko erbesteko kultura aztertu duzu. Zergatik?


Esango nuke, Frankismo garaian erbestean egin den euskal kulturaren produkzioa nahiko gutxi ezagutzen dela, eta gutxi estimatua dela gainera. Baina azterketa kuantitatiboa eta kualitatiboa eginez gero, ohartuko gara, oro har, badela gutxienik barruan egindakoaren mailakoa edota agian hobea. Ehun eta laurogeitik gora aldizkari argitaratu ziren erbestean orduan. Nik horietatik bi aukeratu ditut, euskarazkoak eta sinbolikoenak-edo, "Euzko-Gogoa" eta "Zabal". Nire lan honetan, batez ere azpimarratu nahi izan dut zer-nolako aldaketak ikusten diren, pentsamendu mailan, batetik bestera.

Eta alde handia al dago «Euzko-Gogoa»tik «Zabal»era?

Bai, egiazko etena ematen da. Baina antzekotasun asko ere badituzte. Adibidez, "Zabal"ek Euskal Herria euskalduna nahi zuen, eta pentsatu izan da hori ETA eta bere ingurukoen, 60ko belaunaldiaren, aurkikuntza ikaragarria dela. Ez horixe! Irakurri "Euzko-Gogoa", haiek ez zuten euskararik gabeko Euskal Herririk nahi! Nire ustez gertatu dena da belaunaldi bien artean ez dela egiazko transmisiorik egon, ezta egiazko loturarik, eta hori egun ere bizi dugu, horrela jarraitzen du izaten.

Ba al du lanak azpimarratuko zenukeen beste ondoriorik?

Batzuek diote, erbeste ia bakarra egon dela. Poliki-poliki! Ez dezagun nahas barruko bizitza erbestekoarekin! Barruko euskaltzaleak eta erbestekoak normalean gaizki konpondu izan dira, bizi baldintza erabat ezberdinak zituztelako. Izan ere, barruko argitalpenak, Frankismo garaian ere, erakundeen babesa eta diruarekin eginak izan dira, eta erbestean horrelakorik ez da egon.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan