Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-06 15:50:05
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-03-10 -- 1845.zenb

- Carlos Garaikoetxea, EAko buruzagia: «Niretzat hori da PSOErekiko dezepzio handiena. Eskumenen garapenarena larria da, baina zintzilik dugun gai sendoena, sentiberatasun handikoena, Nafarroako gaia da. Euskal arazoa deitu den horri behin-betiko irtenbide bat emango zaion egun horretan, PSOEk oso zeregin garrantzitsua izango du».
- Jose Luis Zubizarreta Ardanza lehendakariaren aholkulari ohiak ćEl CorreoĆn: «Gurean gisako ezohiko egoeratan demokraziak erakutsi behar izaten duen ćethosĆ horren beharra dute herritarrek. Horregatik eskatzen da batasuna: terrorismotik aske sentitzeko ez bada ere, bai harengandik babestua izateko. Horrenbeste ere ez da».
- Arnaldo Otegi, Batasunako eleduna: «Ibarretxek gaur egun dituen ikuspuntuek ez zuten su-etena ekarriko 1998an. Oztopoen lidergoa da, ez konponbidearena».
- Juan Mari Atutxa, Eusko Legebiltzarreko lehendakaria Lizarra-Garaziko Itunari buruz ćEl CorreoĆn: «Ez dakit ofizialki onartu den ahalegin horretan porrot egin genuela, nik hala uste dut. Horrek ez du esan nahi ahalegina gaitzetsi behar denik».

IZPIAK

Manuel Fraga isilik egon ezinean ari da azkenotan eta oraintsu ćEl PaisĆen egindako elkarrizketa batean Espainiako Konstituzioaren erreformaren aldekoa dela adierazi du berriz, PPren jarrera ofizialaren aurka eginez. Horrez gain, eta honek sortu du ezusteko handiena, BNGrekin koalizio gobernua proposatu du.
Mikel Soto Alacanteko espetxean atxilotu zuten gaztea bi aldiz pasatu behar izan zuen epailearen aurrean deklaratzera, bere egoera larria ikusita lehenengoan epaileak Soto del Realeko espetxeko erizaindegira eramateko agindua eman baitzuen. Iruńean atxilotutako Alberto Viedman eta Jorge Txokarrok ere sendagilearen arreta behar izan dute.
Pedro Pegenaute Nafarroako Gobernuko Hizkuntz Politikarako zuzendaria egoera bitxi eta ezerosoan dago ćDiario de NavarraĆri euskarazko dirulaguntzetatik bost milio pezetako dirulaguntza ematea baimendu zuelako, nahiz eta aipatu egunkariak diru eskaera epez kanpo egin zuen. ćEgunkariaĆk argitaratzen duen ćNafarkariaĆri, aldiz, diru laguntzak ukatu zizkion denboraz kanpo aurkeztearen arrazoi hori argudiatuz.


ETA BILBOKO BIHOTZEAN

Portugaleten Ester Cabezudo PSEko zinegotzia eta Ińaki Torres bere bizkarzainaren aurka egindako atentatuak, ETAk PSEren aurka jotzeko egiten duen ahalegin berezia agerian uzten du. Eta, normala denez, larritasuna barreiatu da sozialisten artean, bai giza ikuspegitik halako presioari eustea oso gaitza delako eta baita udal hauteskudeetarako urtebete falta delako. Alderdi gehienek, bien bitartean, zinegotzien gaiarekiko posizioak hurbiltzen jarraitzen dute, nahiz eta oraindik ez den argi ikusten ETAk sortzen duen egoera larri, korapilotsu eta injustoari nola erantzungo zaion.


ARTEGATASUNAK GORA PSE-REN KONGRESUAREN AURREAN

EAE-KO sozialistek hilaren 23an eta 24an egingo duten ezohiko kongresuaren hurbiltasunak artegatasuna handitu du sektore askotan eta, bereziki, PSOE eta PPren baitan. Bi alderdiek 2000ko abenduan sinatutako Terrorismoaren aurkako Ituna arriskuan dago, biek itunaz egiten duten interpretazio desberdina dela eta. PSEko kideen aurkako ETAren azken atentatuez PPk -Mayor Orejare ahotik- egindako balorazioek ere ez dute giroa lasaitzen lagundu. Ur uherrak bere onera ekartzeko aurki bilera egingo dute Jose Maria Aznar eta Jose Luis Rodriguez Zapaterok. Bilera abenduan eskatu ei zuen Zapaterok baina Moncloak orain onartu ei du, PSEren kongresuaren atarian.


HAUTAGAI ARGIRIK ORAINDIK EZ

EUSKAL Sozialismo Berriko Gemma Zabaleta da orain artean PSEren kongresuan idazkari nagusi izateko dagoen hautagai bakarra. Hautagai nagusiak izan daitezkeenen izenak argi samar badira ere, hautagaiek ahalik eta gehien atzeratu nahi dituzte beren izenak. Edozein modutan, orain arte aipatutakoagatik, Patxi Lopez eta Jesus Egigurenek bikotea osa dezakete hautagaitza lotea eskainiz, Javier Rojo ere hor ari da kontsentsuak bilatu nahian eta Carlos Totorika izan daiteke Nicolas Redondo Terrerosen aldekoek aukez dezaketen azken orduko hautagaia.


AB-REN ARRAKASTA

SINBOLIKOKI bederen garrantzitsua da Abertzaleen Batasunak Aberri Egunerako egin duen deialdiak jaso duen erantzun maila. Besteak beste, Batasuna, Aralar, ELA eta LABek bere sostengua adierazi baitiote, hau da, Lizarra-Garaziko indarren zati oso garrantzitsu batek eta horrek dinamika berrietarako eremuak zabaldu ditzake aurrera begira. Aktoreei erreparatuta, bi ardatz bederen izango dira deialdiaren gainean: bata, indar abertzaleen elkarlana ezinbestekoa dela gatazka gainditu eta burujabetzaranzko urratsak emateko; eta bestea, bide horretan nekez egingo dela aurrera ETAk egungo estrategian jarraitzen duen bitartean.


22 URTE ESPETXEAN

EUSKAL preso batek lehenbiziz 20 urte kartzelan egin zituenean -Kiko Martinez Apeztegiak- euskal presoen egoeraren larria piztu zen gizarteko zenbait gunetan, egoera larri horregatik ez balitz, asko kalean leudekeelako zigorraren hiru laurdenak bete ondoren. Ehundik gora dira gaur egun egoera horretan direnak eta batek, Eugenio Irastorzak, 22 urte bete ditu jada espetxean. Beste 14 presok hogei urte daramate espetxean eta oraintsu atera berri da Itziar Galardi, 20 urte preso egon ondoren, emakumezkoen artean espetxealdi luzeena.


LEGEZ KANPOKOEN JARDUERA

EZ da zalantzarik legez kanpoko egoera batek gogor astintzen duela alderdi, erakunde edota elkarte baten ohiko bizitza. Segi eta Askatasuna dira errealitate hori orain pairatzen ari direnak, eta ezker abertzaleko gazte erakundeak egoera hori salatu du Europan zehar eta Euskal Herrian egindako 28 eguneko gose grebaren bidez. Errealitatean egon dagoena, ordea, nekez ezabatuko da legeak hala nahi badu ere, eta handik edo hemendik, itxura batekin edo bestearekin, bere agertzeko modua egingo du. Batasunari dagokionez, Jose Maria Aznarrek iragarri du jada hilaren bukaerarako prest izan nahi duela Alderdien Lege proiektu berria, berak esan bezala, epaileek Batasuna legez kanpo uzteko tresna izan dezaten.

hemeroteka

1844. zenbakia | 2002-03-03
1843. zenbakia | 2002-02-24

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan