Iosu Etxaniz
Erresuma zaharreko hiriburuak ez du Bilboko Guggenheim museorik ezta Donostiako Kontxako hondartzarik ere bisitariak erakartzeko orduan. Gasteizen moduan, bere atsegintasuna ez da monumentu bakan batzuetan gordetzen, hiriaren osotasun ederrean baizik.Horrela izanda, gure inguruko hiri gutxik egon ahal izango dute harro hainbeste berdegune, parke, lakutxo eta lorategiez, eta Iruñeko «zigilua» horixe bera dela esan genezake. Antzinako historia eta etorkizuna nahasten jakin izan duen hiri baten aurrean gaude, bertatik paseatzea zentzu guztietarako gozamena den hiri berdean, alegia.
guztia irakurri