Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

ARGIA.com-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-02-24 -- 1843.zenb

- Rafa Diez, LABeko idazkari nagusiak ćEgunkariaĆn balizko su-eten eszenatoki bati buruz: «ETAk eszenatoki horretan har ditzakeen erabakiak berari dagozkio. Baina argi daukat hurrengo urteetan testuinguru politiko honetan eragile handia izango dela ETA kontestu hau mugiarazteko, bere garaian Lizarraren aurretik egin zuen bezala. ETAk konpromiso handi bat dauka, eta hala erakutsi du, herri honekin. Baldintza batzuk ematen badira, ETAk bere aportazioak egingo ditu, horretan ez daukat inolako zalantzarik».
- Roman Knörr, Confevaskeko lehendakariak ćEl Diario VascoĆn: «Instituzioak ados jartzen ez badira, Kontzertu Ekonomikoaren historiaren 123 urteetan ados jarriko ez diren lehenengo aldia da, eta hori ohore tristea da».
- Joseba Egibar, EAJko EBBko bozeramaileak ćDeiaĆn: «Demokrata den edozein arduratu beharko litzateke Aznarren estrategiaz; Espainiako lehendakariari sistema juridiko demokratikoa zabal datorkio eta bere neurrira moldatzen ari da (...) Beren ustez gaizki eman ziren botereen berreskurapenean ari da PP».

Maria Angeles Iztueta Jaurlaritzako Hezkuntza kontseilariaren aurkako kanpaina gogorra jarri dute abian zenbait sektore politikotatik. Errebalidaren lege proiektuaz «terrorismo instituzionala» erabiltzeagatik piztu da bere aurkako kanpaina. Sakonean, aldiz, PPren Gobernutik erakutsi duten zenbait jarrerari aurre egitea eta euskarazko perfilen defentsan kontseilariak erakutsitako jarrera daude.
Jose Maria Gorordo izango ei da Kontu Publikoen Euskal Auzitegirako EAJk izendatuko duen kidea. Modu honetan, besteak beste, Gorordoren ICV alderdia ez litzateke datozen udal hauteskundeetara aurkeztuko.

Francismo Letamendia ćOrtziĆ EHUko irakasleak gogor salatu du hedabide ez abertzaleetatik bere aurka egiten ari den kanpaina eta bera erabiltzen ari direla oro har unibertsitatean abertzaletasuna jipoitzeko.


BATASUNAREN AURKA

BALTASAR Garzonek Segi eta Askatasuna legez kanpo jarri ondoren, Espainiako Gobernuak Alderdien Legearen erreformari ekiteko zenbait ekimen jarri ditu abian, nagusiki Batasuna legez kanpo jartzeko asmoarekin. PSOEk eman beharko dio baietza lehenbizi eta ondoren Baltasar Garzonek ateak zabalik izango lituzke. Legez kanpo jartzeko giltza biolentziaren gaitzespenean legoke, eta hori egingo ez lukete alderdiek, besteak beste, ezingo lukete hauteskundeetara aurkeztu. Datozen asteotan ikusiko da nola bukatzen duen saio honek, baina PPren gobernuak Batasuna legez kanpo jartzeko erabaki irmoa hartu bide du jada.


2003KO UDAL HAUTESKUNDEEI BEGIRA IBARRETXEREN EKIMENA

ETA-REN mehatxupean diren zinegotzien segurtasuna eta 2003ko udal hauteskueez aritzeko bilera deitu du Ibarretxe lehendakariak ostiralerako.Batasuna baztertu duen deialditik segurtasun neurriak eta zinegotzien jardunerako neurri administratiboen azterketa espero daitezke, baina horren agerian ez diren beste helburu batzuk ere badituela ematen du. EAJk PSE-EE erakartzeko ahalegina egiten duen bitartean, Ibarretxe lehendakariaren ekimen batean parte hartzera behartzen du PP, ikusi behar zein mailatako ordezkaritzarekin. Ajuria Eneko Itunaren garaiak oso atzean geratu dira, baina ez da zalantzarik bilera hartako kide zenbaitek itun horren gisako zerbaitekin amets egiten duela.


GOSE GREBAREN HEDAPENA

IRUŃEAN Segiko gazteak egiten ari diren gose greba Baiona, Bilbo, Gasteiz eta Donostiara hedatuko da hilaren 24tik aurrera eta beste sektore batzuk ere parte hartuko dute baraualdian. Iruńean 18/98 sumarioaren ordezkaritza batek ordezkatuko du Mahai Nazionalaren ordezkaritza eta Bilbon LAB, ESK eta Hiru sindikatuko kideek ekingo diote baraualdiari.


JAVIER ROJO ETA PATXI LOPEZ

HAUTAGAI posibleek ezetz diote, baina martxoko lehen egunak hurbil direla, PSE-EEren idazkaritza nagusirako hautagai garrantzitsuenen izenak laster aterako dira plazara. Horien artean hasieran ez aurkeztekoan zegoen Patxi Lopez eta kontsentsuaren hautagaia izan nahi duen Javier Rojo, askoren ustez Redondo Terrerosen sektorearen alde atsegina.


EGI-ZALEEN AMETSAK ETA KRITIKAK LONDRESETIK

LONDON School of Economics-eko EGIko zenbait militante eta zaleek euskal egoera politikoaren hausnarketa egin dute ezagutzera PENTSIOAK
Eusko Legebiltzarrean EAJ, PSE-EE eta PPren botoekin parlamentarien pentsioez hartutako erabakiak ez dira batere gustuko izan euskal gizartean. Zenbait gauzez ohartzeko ez da sondeo edo inkesta berezirik behar. Baina gustuko ez izateaz gain, neurriok onartu zituzten parlamentarien irudi kaskarra geratu da. Laster ohartu ziren PPkoak, eta EAJ eta PSE-EEk ere ez dute atzean geratu nahi izan, bakardade gorrian. Ikusi behar orain zertan geratzen den onartutakoa eta joan den astean erabakitakoaren murrizketa norainokoa den. Batzuetan behintzat - eta agian uste baino gehiagotan- hautatuak eta hautesleen iritziak antipodetan dira.
emandako argitalpen batean. Burujabetza eta independentziarako aldarrikapen sendoak egiteaz gain, indarkeria bideak kritikatu eta EAJri Gernikako Estatutuaren bideak gainditu eta burujabetzaranzko pauso sendoak hartzeko eskaera egiten dio. Hona hemen hausnarketaren azken hamar lerroen itzulpena: «EGIko erkideok: iazko kongresu etsigarri eta kontinuistaren ondoren hausnar dezagu berriz. Erabaki dezagun zer nahi dugun: gure alderdietako kuadroek kudeatzen duten administrazio espainiarrean erdimailako postu bat lortuko duen belaundaldi ordezkatzea, edo, bestalde, ea gure zeregin garrantzitsuena gure nagusien jarrera zerbitzariari erronka egitea den, eta gure patua askatasuna».


UPN ETA PSN-REN ZAILTASUNAK

BILERAK bilera, UPN eta PSNren datozen hilabeteetako harremana lehia gogorrarena da. PSNren erronka ez da makala: UPNtik ihesi beharrean da 2003ko udal eta foru hauteskundeei begira, baina biolentzia eta abertzaleekiko gaiei dagokienez inoiz baino zorrotzago ere agertu beharko da, aurkari politikoak zirrikitu txikienarekin egingo diolako eraso ahal duen bakoitzean eta bere bitarteko guztiekin.

hemeroteka

1842. zenbakia | 2002-02-17
1841. zenbakia | 2002-02-10

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan