Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-02-17 -- 1842.zenb

EGUNKARI BATEN HERIOTZAREN AURREAN

Pilar Iparragirre

Frantziako egunkari bat betirako isildu beharrean aurkitu zen 1972ko hasiera hartan, eta ZERUKO ARGIAk, erabat arduraturik, "`Paris Jourī il da" editoriala eskaintzen zion. Nahiz egunkari frantziar haren mamia Z. ARGIAkoen oso gustukoa ez izan, eta haren berriak emateko erarekin batere ados ez egon, gure aldizkariak, bere editorialean, zintzo deitoratzen zuen "Paris Jour"en desagerketa, adierazpen askatasunarentzat zekarren galera agerian utzirik. Oi zer aldea, oraindik lau urte ez direla, indarrez isilarazi zuten "Egin" egunkari gogoangarria galdu genuen orduan komunikabide espainiarren gehiengoak izan zuen jarrerarekin!


"PARIS JOUR" IL DA

Honela ematen zion hasiera Z. ARGIAk bere editorialari: "Ez zen eguneroko on oietako bat, eskas antzekoa baizik. Berriak asko puztuak eta arrigarriro eta beldurgarriro idazten zituena, irakurleen jakin-min eta zentzuak esnarazteko. Baiņa il da. Ez norbaitek erail duelako, ezin bizi zelako baizik. Ez du Gobernuaren galbai estuak itxiarazi. Bere gisa il da".
Behin honaino iritsita, "Paris Jour" heriotzera eraman zuen gaixotasunaren nondik-norakoak eskaini beharrean aurkitu zen editorialgilea:
"Soldata jasotzea eskatu zioten bertako langilleak. Lehendik zorrak eta ezin jaso. Debalde lanik egiteko iņor ez eta atera gabe geldi behar". Ez zituela komunikabide horrek Z. ARGIAk zeuzkan kolaboratzaileak, alegia. Eta hala ere, asteroko xume bezain duin euskaldun horrek sentitzen zuen haren desagerketa. Eta ez berak bakarrik, antza:
"Ez zen ain maitea 'Paris Jour' beste eguneroko askoren artean. Ez zuten ain gogozko, ez baizituen gauzak bere neurri batean gordetzen. Beti gaiņezkatuak azaltzen bai zituen. Alaz guziz ere 'Paris Jour'en eriotzak mindu eta nahigabetu egin ditu".


BETE GABEKO ZULO BAT GEHIAGO GIZARTEAN

Zergatik, ordea? Hara Z. ARGIAk eskaintzen zuen hausnarketa: "Berri-emaille bat, albistari bat il da. Jende-mota bati albisteen janaria ematen zion egunerokoa. Egiten zuen bere serbitzua gizartean. Orain bat gutxiago gizartearen serbitzari oietan. Bete gabeko zulo bat gehiago gizartean. Eta ori mingarri da lan berean ari dan senide batentzat".
Editorialgileak zioenez, desagertutako egunkari frantziarraren senideen nahigabeak bazuen beste arrazoirik. Zein ote?
"Azken bera ikusten dute beren buruentzat eguneroko guztiak. Denak ere ezin bizi eta il egin behar. Gaiņean daramaten il behar tristearen epaia. Telebista bakarrik geldituko litzateke bizirik. Orregatik egin dute eguneroko guztiak eta irrati denak huelga. 'Ez zaio eguneroko bati bakarrik ere, iltzen utzi behar. Gobernuak lagundu behar die guztiei diruz, bizirik iraun dezaten', zioten. Orregatik eta ortarako elkartu dira eguneroko eta irrati guztiak".
Oso ondo iruditzen zitzaion Z. ARGIAri komunikabide horiek hartutako erabakia. Tamalez, baina, ez zituen kideā Horregatik ekingo zion, ekiten zion bezala, hark ereā
"Bikaiņa da benetan frantziarren jokabide au guretzat. Bakoitzak bere iritzikoak bakarrik izatea nahi al luke aldizkari guztiak? Eta iritzi eta jokabide ezberdiņekoak behar ditugu aldizkariak iņor jakin-miņa ase gabe geldi ez dedin. Baiņa au ezin dugu ontzat eman euskaldun kaskagorrok. Il dedilla nik bezala pentsatzen ez duena esan ohi dugu. Orduan elkarren arteko il edo biziko borroka. Gu ez gaude gu ez bezalakoa danari bizitzen laguntzeko. Erail eta izkutatu arteko pakerik ez dugu izaten. Ikus bestela besterenakin nola sartzen dan zenbait aldizkari. Besteren aurka itzein besterik ez du egiten zenbaitek. Bestea ito arteko onik ez. Eta ortarako bide guztiak dira onak: Gezurra, azpikeria, joko-zikiņa, saldukeria eta abar. Kale baztarrak eta taberna zuloak ez ezik Elizak ere onak dira ortarako. 'Anai arteko gorrotoa zabaltzen ari dela Z. Argiak' otsegin du apaiz batek Donostiako aldare batetik. 'Campaņa de escándalo' batean sartua zegoela esan zen onen ardurapean dagoen erdal-eguneroko baten orrian.
Au guzia ezineraman baten gaitza da. Ezin onar besteren bideak eta iritziak. Orregatik da zailla gure artean askatasuna eta nortasuna. Aldizkari batek behar beharrezko dituen bi doai. Albiste garbi eta egiazkoak zor dizkio eguneroko batek erriari. Erriari pentsarazten lagundu behar dio. Erria esnatzen eta ezitzen lagundu behar du.
Ortarako, berriz, elburu, bide eta xede jakin batzuk artu behar ditu orbelaren antzera aizeak astindu ez dezan eta irakurleak nahastu. Dena den, au dela uste dugu aldizkari baten jokabidea. Bakoitzak bere bidea artu: askatasun eta nortasun bidea, alegia. Eta beste bide ezberdin batzuk artu dituzten bere senideak maite eta errespetaŧ

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan