Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-12-02 16:46:18
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-02-10 -- 1841.zenb

«Komedia hobeto egokitzen zaio antzerkiari»

Patxo Telleria

Hogeita lau urte zituen Patxok Maskarada taldean aktore lanetan hasi zenean. Hasieran beharragatik eta ondoren gustuagatik denetarik egitea egokitu zitzaion bilbotarrari. Ordutik denetarik egin du, batez ere umorezko antzerkiaren bidetik. Telebistan aktore izan da "A ze parea" eta "Nire familia eta beste animalia batzuk" telesailetan. Antzerkirako idatzitako lanen artean daude "Torito Bravo", "Birus", "Komeriaka" eta "Kontenedore baten istorioak". "Ertzainak" edo "Jaun eta Jabe" telesailetan ere gidoigile aritu izan da.

Nola eman zenuen antzerkia idaztearen urratsa?
Oso prozesu naturala izan zen niretzat, Maskaradan nenbilenean jada zenbait testu moldatzea egokitu zitzaidalako, eta oso gustura egiten nuen gainera. Orain, esaterako, gehiago sentitzen naiz idazle, aktore baino. Idazteak askatasun gehiago ematen dit, hobeto espresatzen naiz, zoriontsuago egiten nau. Era berean, aspaldian konturatu nintzen ez naizela beste munduko aktore bat, aktore arrunta naizela, alegia.

Literatotzat duzu zure burua?
Ez. Sekula ez dut sentsazio hori izan. Duela gutxi Alfonso Sastreri elkarrizketa batean irakurri nion geurea ez zela literatura "parlatura" baizik eta ni ere ados nago horrekin. Arrisku handia dago nahasteko. Antzerkia idaztea pertsonaien ahotan testu bat jartzea besterik ez dela pentsatzen duen literato asko dago, eta ez da hori bakarrik. Dramaturgiak baditu beste lege batzuk, zinema edo telebistarekin askoz ere zerikusi handiagoa dutenak. Literaturan nahi bezain beste luza dezakezu memento bat inspiratua zaudelako, antzerkian ez. Antzerkian erlojua dago, denbora eta erritmoa.

Umorea ezinbesteko tresna duzu...
Bai. Orain arte ez naiz sartu tragedia edo gauza serio bat idaztera. Izan ere, antzerkiaren mundua ez da joria, produktu bat egitean oso kontuan izan behar dituzu ondoren hau zabaltzeko izango dituzun zailtasunak. Halako aukera murritzekin komedia egiteak nolabaiteko ziurtasuna ematen dizu, tragedia bat eginda lana estreinatu ere ez egiteko arriskua baituzu. Gainera nire ustez komedia askoz ere hobeto egokitzen zaio antzerkiari.

Ba al duzu buruan beste istoriorik?
Kanpingags konpainia sortu berriak bere lehenengo lanean, "Biblia guztia gutxi gorabehera"ren testuan laguntzeko eskatu dit eta, beraz, horri ekingo diot ezer baino lehen

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© ARGIA.com

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan