Irakurleak mintzo
J.j.i.
Urtarrilaren 23an, 9gn orrialdean, Z. ARGIA ontan, "Irakurleak mintzo" sailean, Z. A. izenpetzen zuen jaunaren eskutitza irakurri aal izan nuen. Z. A. jaunak, Zeruko Argia ez gehiago bialtzeko eskatzen du arrazoi auek jarriaz: 1go) "Askotan Z. Argia inpernuko sua dirudilako". 2go) "Euskaltzaindiak ębegi onez' ikusiko zualako Arantzazuko idazkera erabiltzeko aitzakiaz beste bat darabillelako". 3gn) "Fedeari eta euskerari kalte egiten ari dalako". Ona emen Z. A.-ren neretzat ezin ulertu ezinik diren arrazoiak, obekiago garbitzen ez dituen bitartean. Jaun onek euskal kulturako arloan utzitako lekua, nik lortutako beste suskritore edo arpide batekin betetzen dut, "Inpernuko sua", "zeruko grazia" birtuko dudalakoan asmoakin. Babokeriak, ergelkeriak bein betirako utziko ote ditugu euskaldunok eta benetako euskal kulturako burrukari elduko ote diogu? Onekin batean, arpide berri onen izen-deiturak bialtzen dizkitzuet. Zuen zerbitzari den. J.J.I.(1972-II-13)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.