Euskaltzaindia
Zeruko Argia
Edozein izkuntzek du beharrezko akademia bat mintzaira zaitzeko eta indartzeko. Baiņa gureak duela uste dut beharrezkoen. Gure euskera maite au ahuldua, zahartua, ekinda, erdaldua, eta elkarrengandik sakabanatua eta berezitua arkitzen baita. Zaitzen, berritzen, gaztetzen, sasoitzen eta batzen laguntzea dagokio, beraz. Iņoiz baino biziago eta minduago arkitzen dan batasun arazo eta egarria konpondu eta ase behar baitu gaur. Ortarako, ordea, aintzakotzat eduki behar dugu euskaldunok. Ongarritzat eta premiazkotzat eduki behar dugu. Gidaritzat eta maixutzat ain zuzen ere. Eta ortarako izena eta ospea artu behar ditu euskaldunon artean Euskaltzaindiak. Lan gaitza. Baiņa zailla bezain premiazkoa nortasun egoskorreko euskaldunon artean.
(ā) Baiņa ortarako daukan baiņo diru-laguntza aundiagoa behar du. Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiako Aldundegiek beren kutxatillen diru-jarioa azi beharrean daude. Eta euskaldunok ere geuron patrikak gehixeago zabaldu beharrean arkitzen gera. Lotsagarria da, baiņa zoritxarrez egia. Dirurik gabe arkitzen da Euskaltzaindia. Nola lan asko egin arlo ontan bizitzeko beste lan batzuk egin behar dituzten Euskaltzaiņek? Dei larri bat egin digu Euskaltzaindiak diru-eske (ā) (1972-II-13)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.