Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-09-04 17:20:17
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-02-10 -- 1841.zenb

«Barruranzko bidaia bat izan da nirea»

Pilar Iparragirre

Zein asmorekin mamitu duzu poesia bilduma hau?

Batez ere, gauza eta ekintzen alde ezkutua edota izate anitza adierazi nahi izan dut. Izan ere, errealitatea konplexua da, poliedrikoa.esango nuke, ńabarduraz josita baitago. Errealitatea ez da uste duguna, ezta izatea gustatuko litzaigukeena ere. Forma orok duen itzal ezkutuaren atzean aurki daitekeenaren hasperenetan aurkitu ahal dugu, eta hasperen hauek argilunen zirrikituetan azaleratzen dira geuregana iristeko, itzalen ńabardura ezberdinak atzemanez sortzen dugularik gure errealitatearen irudia. Bada nik, errealitatearen alde ezkutu hori adierazi nahi izan dut liburuan.

Zer da zuretzat itzala?

Alde ezkutuaren irudia. Itzalaren sinboloa modu jakin batean erabili dut. Modu polisemikoan. Hau da, poema ezberdinetan adiera ezberdinak emanez. Esanahi anitza eta irekia duen irudia denez, norberak uste duena interpretatzeko aukera ematen du.

Zeintzuk dira jorratu dituzun gaiak?

Osotasuna, ezereza, bizitza, heriotza, geroa, iragana, esperantza... Izan ere, barruranzko bidaia bat izan da nirea, barne-miaketa bat eta barne-bilaketa bat. Era berean, kanpoko errealitatean ezkutaturik edo begi-bistan hain argi ageri ez diren ekintza, gauza edo sentimenak arakatzeari ekin diot. Nolabait esateko, sumatze zoliaren eta zorrotzaren pertzepzioa litzateke nirea. Sumatze horren deskribapena hitzez, poesia bilakatuta. Kanpo errealitatearen lanbropean dauden gaiak motibotzat hartu, horietatik barneratze prozesua egiteko. Beharbada nire zenbait poema ez da oso ulerterraza, poema batzuk oso intimistak, akaso intimistegiak direlako.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan