Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-08-28 16:11:48
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-02-03 -- 1840.zenb

PRINTZA

Xabier Kintanak «Jakin»en idatzitako artikuluan adierazitako iritzietako batzuk dira hauek:
« (...) Azken bolada honetan (...) batzuek hor ari dira, jo eta ke, euskalkiak berpiztu guran, bizkaiera bereziki, berau dialekto bat barik, hizkuntza oso, beregain eta aparta balitz bezala. Jokabide hori berez lauzpabost txotxoloren keria litzateke, eragin praktikorik gabea, baldin eta beren inguruan bozgorailu sistema bikaina eratu ez balute, non eta ćEuskaldunon EgunkariaĆn. Ondorioz, euskara batuak frantses eta espainol hizkuntzekin zeraman sokatira desorekatua berez aski latza ez balitz bezala, orain, etxe barruan, bere barruko euskalkien kontra ere borrokatu beharra dauka. (...)
Horrela uler daiteke, adibidez, Bizkaiko museoetan, bai eta Enkartazioetan ere, idazki guztiak bizkaieraz ipintzea; Zornotzako jendea alfabetatzeko eta herriko berriak emateko omen den aldizkaria ćArkalazĆ izen aberranteaz bataiatzea, bizkaitar gehienek horrek zer esan nahi duen jakin ez arren, guk hori normalean ćalkarregazĆ esaten dugulako; (...) Balmasedan, Barakaldon edo Bilbon dauden euskaldun gehienak de facto euskara ikasitakoak direnean, bertoko berriak ćEgunkariaĆn dialektoz eskaintzea, horiek euskara ikasi edo hobetzeko egindako ahalegin guztia kontuan izan gabe; eta guztia ez batua ez bizkaiera behin ere irakurriko ez duten bizkaitar analfabeto hipotetikoen mesederako».

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan