Astekaria

 Erreportajeak 

KOMUNIKAZIOA SARITU DA

Onintza Irureta


Elisabeth Pombo


1840. alea
2002-02-03
alde 0    kontra 0

Eguerdiko ordubiak baino lehenago hasi ziren gonbidatuak hurbiltzen Lasarte-Oriako Txitxardin Beltxa jatetxera. Laxaro Azkune Herri Irratiko esatariak heldu eta segituan esan zuen moduan: «Aurtengoak ez du iazkoaren antzik. Iaz sekulako euri jasa bota zuen.» Eguraldi eguzkitsua eta haize epelaren laguntzarekin 140tik gora gonbidatuk bazkal aurreko mokadutxoari heldu zion.

Behin bazkaritarako eserita Joxe Mari Irazusta Komunikazio Biziagoa enpresako lehendakariak ongi etorria eman zien gonbidatuei. Postrea mahaian zela sariak banatzeko ordua iritsi zela ohartarazi ziguten eta Ixabel Bereziartuak Administrazio Kontseiluaren izenean azken hilabeteoan «Gara»ko eta «Euskaldunon Egunkaria»ko zuzendariek eta Ttipi Ttapako kazetari batek eta «Ekaitza»k jasandako erasoak gogorarazi zituen eta hainbat komunikabidetako ordezkariek jasandako atentatuak direla-eta elkartasuna adierazi zien.

Ondoren, begiak zabal-zabal egindako 142 gonbidatuak saridunak zein ziren jakiteko prest ziren. Sei sari banatu ziren: Irratia Saria, Pantzo Hirigarayrentzat, Publizitatea Saria BBKrentzat, Telebista Saria Anjel Alkainentzat, Prentsa idatzia Saria «Goienkaria»rentzat, SAREKO ARGIA Saria, Zientzia.net-entzat eta Merezimenduzko Saria Bertsozale Elkartearentzat. Sei saridunei Antton Mendizabal eskultoreak egindako sari sinbolikoak eman zitzaizkien. Imanol Lazkanok jaso zuen Bertsozale Elkartearen izenean eskainitako saria eta hunkituta, nola ez, bertso bat abestuz amaitu zuen 2002ko Argia Sarien banaketa. Batzuk oraindik laranjazko izozkia jaten ari zirela eta besteak jada kafea zurrutaka edaten ari zirela, gonbidatu berezi batek mahaitik haserre altxa eta zazpigarren saria banatu gabe geratu zela gogorarazi zigun. Xexilio zen, Aita Iturbe, Athleticeko kapelaua. Gonbidatuen berriketak barre bihurtu ziren hortik aurrera Ramon Irizar, «Elvi» sabelhiztunaren eskutik

Lagun bati bidali

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Zure izena* Zure Eposta*
 
Lagunaren izena* Lagunaren Eposta*
 
 

Iruzkina idatzi

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.
 
Izena* Eposta*
 
Beste norbaitek segidan idazten badu, abisua jaso nahi dut
 

Idatzi segurtasun kodea:
azala  
azala1839
 
azala1838

1840 zenbakia.
2002ko otsailaren 03a


   

Babeslea

Irizarren webgunera joan
Argia.com

© 2008-2011 Argia.com - Komunikazio Biziagoa

Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
Tlf: 943 371 545 - 943 373 403

Laguntzaileak
Eusko Jaurlaritza