Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan

Argia astekaria webgunearen hasiera

Sareko Argia-ren logotipoa
Azken Eguneraketa:
2008-10-07 16:31:31
Argiako harpidetzari buruzko informazioa
harpidedunen guneko logoa
bilaketa

Nabigazio menua

laguntzaileak
Aire aire Eusko Jaurlaritza

2002-02-03 -- 1840.zenb

«Hendaiarrek okupazio militar handia jasan zuten»

Pilar Iparragirre

Zerk eramanintuen «Hendaia 1940» osatzera?

Hendaia, historia militarreko argitalpen eta liburuetan, 1940ko urriaren 23an Hitlerrek eta Francok bertako tren geltokian egin zuten bilerarengatik bakarrik aipatzen da ia beti. Baina gertakizun horrez gainera, hendaiarrek okupazio militar handia jasan behar izan zuten 1940ko ekainaren 27tik aurrera. Eta nik gogoan nituen oraindik alemaniar soldaduek mugan ezarri zuten diziplinaren inguruan aitak kontatzen zizkigunak. Beraz, 1998an Hendaiara iritsi nintzenean, herri horrek 1940tik 1944. urtea arte nozitu zuen okupazioa sakon aztertzeko erabakia hartu nuen.

Zeintzuk izan ziren zure hurrengo pausoak?
Hendaiako itsaslabarretan aurkitutako defentsa eta bunkerretatik hasi nintzen. Gero, informazio idatzi ugari bildu nuen, Alemaniako artxibategi federal eta militarrera, prentsa agentzietara eta liburutegietara joz. Eta horri guztiari hendaiarren eta garai hartan bertan bizitzea egokitu zitzaien besteen lekukotasunak eta pertsona horiek eman zizkidaten argazkiak gehitu nizkion.

Zer aurkituko du «Hendaia 1940» irakurtzen duenak?
Hasteko, naziengandik ihesean joan behar izan zutenen irudiak datoz (Rotchisld baroiarena, esate baterako). Ondoren, indar armatu alemaniarren etorrera agertzen da, eta hauek Hendaian okupatu zituzten leku eta etxeak (soldadu tropak eta agintariak zubian, tren geltokian, Kasinoan, Bi Ur Arte etxea fatxadan gamma gurutzea duela...). Eta horiez gainera, bi eranskin daude: batak, Hitler Hendaiara etorri zenekoa jasotzen du, eta besteak, Errusiako mugara abiatzen ziren División Azuleko espainiar soldaduek Hendaian zuten nahitaezko geldialdia.

Erantzunak

Erantzunik ez dago.

Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.

Albiste honi erantzun

Albiste honi erantzun

© Sareko Argia

Helbidea:
Industrialdea, 15 · 20160 Lasarte-Oria (Gipuzkoa)
· Tlf:
943 371 545
/ Faxa:
943 373 403
Lege Oharra RSS sindikazioa

Edukin nagusira joan

Menu nagusira joan