1972: liburuaren nazioarteko urtea
Joan Mari Torrealdai
Kulturaz oraindik erabat nagusitu ez den edozein herrik, bere liburugintzaren planteamendu bat egin nahi duenean, hiru liburu-sail jo behar ditu oinarrizkoitzat. Hiru liburu-mota hauek, Euskal Herrian ere beharrezkoak ikusten ditut. Lehendabizi, eskola-liburuak. Gure artean azken urteotan ikastolaren alde eginikako borroka ezaguturik, ez dugu denbora gehiago galdu behar herri baten hizkuntza eta kultura aurrera eramateko, eskola dela biderik aproposenetako bat azpimarkatu nahiz. Eskola, ikastola, erakunde errespetagarria da (baina ez dezagula ahaztu, errespetua eskatu ez baino irabazi egin behar dela, luzaro iraun dezan nahi badugu). Gure eskolan, testuak falta dira, bai irakaslearentzat bai ikaslearentzat. Nik espontaneismoaren fruitu honetan ez dut gehiago sinesten. Arrisku handiegia da, etorkizunari buruz, eguneroko eskola-gaia sortu, asmatu eta eratu beharra irakasleari eskatzea. (à) Liburugintzaren bigarren beharra, haurrendako eta gaztetxoentzako liburuak egitea da. (à) Hirugarren premia: hazientzako, nagusientzako, irakurgai orokorrez egindako liburuak. Herri bateko gizonek mila gustu diferente dute, mila zaletasun. Horiek denak kontuan edukitzekoak dira. Eta jendea irakurtzera jarri nahi badugu, jende horren zaletasun eta beharkizun guzti horietaz liburuak sortu eta sortu egin behar ditugu (...) (1972-II-6)
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.