artikulu nagusira itzuli
«Pelikulak izan behar du erromantiko eta ez erabilitako kamerak» Khur uts Begoña (zuzendaria)
E HUko Arte Ederretan lizentziatua, Reina Sofia museoan bere ikusentzunezko lanetariko bat izan da ikusgai, Leioako bideo lehiaketan bigarren saria eskuratu du eta Gernikako argazki lehiaketako garaile suertatu da. Horrez gain, Euskal Herriko Unibertsitateak bere zenbait lan erosi du. Khuruts Begoña zuzendari gazteak bere lehen laburra aurkeztu zuen joan den astean Bermeon. "Muchacha con cesta" lana etorkizuneko zinema hurbil denaren adibide garbia da.
Lehen laburra ordenadore bidez editatu duzu (sekuentzien tratamendua, plano aldaketak...). Teknologia berrien aldekoa zarela gauza jakina da, baina, zeintzuk dira tresna berri honen bidez nabari izan dituzun abantailak ohikoarekin alderatuz gero?
Garrantzitsuena dudarik gabe, merkeagoa dela. Lan egiten dudan mailan ezinezkoa da editatzeko tresna analogikoa eskuratzea. Ordenadorearekin bideo formatoan edita dezaket eta nire lanean hori ezinbestekoa da. Irudiari dagokionez zorrotza naiz erabat eta filmatutakoa garbia izatea dut helburu, tratamendu digitalik gehitu gabe alegia.
Zinema aretoetan oraindik 35 mm-tan filmatutako zintak dira ikusgai, hauei darien erromantizismo kutsua, digitalak berdinduko duela uste al duzu?
Klasikoak beti izango ditugu bihotzean, erromantikoak gara, faltan botako ditugu, hala ere denboraren joanean digitalak gure ikuspuntua aldatuko du eta beste teknologia berriagoen aurrean kezkati izango gara. Erromantikoa pelikula bera izan behar da eta ez erabilitako kamera.
Ez al da zinema «Dogma» mugimenduaren hatzaparretan jausiko kamera digitalari esker?
Ez dut uste. Tresna berri bati irekitzen dizkiogu ateak, esperimentatu beharrean gaude, eskaintzen dizkigun abantailekin disfrutatu. Alde on asko ditu, baina kontuz, ez dugu teknologiaren hatzaparretan jausi behar. Ikusentzunezko lanak gauza guztien gainetik komunikatu behar dute, hizkuntza propioa izan behar dute, hori da garrantzitsuena.
Digitalaren filmaketa prozesuan, zeintzuk dira zuzendariak aurkitzen dituen abantaila eta oztopoak?
Egun, ordu bateko bideo zinta digitalak 12 euro balio ditu eta Super 8-an filmatutako hiru minutuk 18 euro. Ezberdintasuna nabaria da. Horrez gain, ohiko filmaketan ez da grabatutakoa zuzenean ikusten eta horrek atzerapenak sortarazten ditu Teknikoki oso ezberdinak dira, adibidez argiaren tratamenduan, pelikularekin lan eginez gero, den-dena izan behar duzu kontrolpean.
Noizko kamera digitala eta S8-arekin filmatzen ari zaren bigarren laburraren («Gora Ethan!») aurkezpena? Zine garaikidea eta digitalizazioa parean daudela uste al duzu?
Ez diot data jakin bat jarri baina ez dut luzarorako utzi nahi. Espetxetik irten berria, Terranovara bidaiatzeko erabakia hartzen duen cowboy baten istorioa izango da ikusgai. Zine garaikideak hizkuntza du xede, ez digitalizazioa. Rimbaud-ek ez zuen ordenadorerik
Erantzunak
Erantzunik ez dago.
Izartxoaz (*) markaturiko datuak derrigorrez bete beharrekoak dira.